GA Baltasar Garzonek agindutako azken atxiloketen aurrean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Baltasar Garzón Auzitegi Nazionaleko magistratuak agindutako azken atxiloketak kritikatzen ditu eta oinarrizko eskubidea dan errugabetasun-presuntzioaren eta sumario sekretuaren urraketak salatzen ditu, baketze eta normalizazio politikoaren prozesua martxan jartzen ari den unean.
Erakunde independentistak salbuespenezko auzitegia dan Auzitegi Nazionaletik burutzen ari diren sumarioen filtrazioak Zuzenbidezko Estatu Demokratiko batetan onargaitzak direla uste du. Era berean atxiloketa bezalako salbuezpeneko neurriak intentzionalitate politiko garbi batekin horrelako arintasunez aplikatzea kondenatzen du. Eta inkomunikazioarekin bukatzea eskatzen du.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


