GA ilegalizazioen aurrean
argitaratua. Prentsa Oharra-n. Etiketak: abertzaleak, ezker abertzalea, Gazte, ilegalizazioa, izquierda abertzaleGazte Abertzaleak-ek uste du berriro ere espainiar estatuan botere banaketarik ez dagoela argi eta garbi ikus daitekeela PSOEren eskutik gertatzen ari diren azken ilegalizazio prozesuei ezker. Talde independentistarentzat, ez da ulergarria ikuspegi logiko batetik, orain dela gutxi arte PSOEek ilegalizazioetarako argudiorik ez izatea eta orain lehen mailako objetiboak izatea Batasunaren inguruko erakunde guztiak. Honek garbi usten du espainiar justizia gobernu desberdinen esanetara dagoeta eta ez duela inolako autonomiarik.
Zentzu horretan GA-ek uste du espainiar justizia ustelduta dagoeta eta espainiar estatuko demokrazia atzerako bide azkarrean doala. Gainera, ilegalizazioak ez dira baliagarriak oinarrian dauden ideiak gizartetik desagertaratzeko, beraz, estrategia honen helburua Batasunaren munduaren erradikalizazioan bilatu behar da. Abertzaletasun demokratikoaren kalterako egiten da beraz.
0 Erantzunak to “GA ilegalizazioen aurrean”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna