GA indarkeriezaren eta bakearen aldeko nazioarteko egunean

Indarkerieza eta bakearen aldeko nazioarteko egun honetan Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, elkarrizketa eta negoziazioaren aldeko bere apustua adierazten du. Euskal Herrian bake prozesua aurrera eramateko urratsak emateko momentua heldu da. Erakunde independentistarentzat, mahai baten inguruan euskal gatazka politikoa konpontzeko helburuarekin erakunde politikoak, salbuezpenik gabe, eseritzeko garaia da. Horrexegaitik egun indarkeria mantentzen duten elementuei indarkeriaren estrategia etetzeko eskatzen die. Gazte Abertzaleak-ek ETAri indarkeri zentzugabea alde batera uzteko eta desagertzeko eskatzen dio, eragile politikoei eta euskal gizarteari dagokielako soilik gatazkaren konponbidea. Bere estrategia oztopo bat baita bakearen eta nazio eraikuntzaren bidean aurrera egiteko. Era berean, gazte erakundeak, urte guzti hauetan zehar eskubideen urraketen biktima izan diren gizon eta emakume guztiei bere elkartasuna adierazten die, urraketa hoien jatorrian salbuezpenik egin gabe, eta indarkeriaren, estortsioaren eta meatsuaren islada diran ekintza guztiak bertan behera uztea eskatzen du.

Gazte Abertzaleak-ek espainiar eta frantziar estatuei, Euskal Herria bakearen eta demokraziaren bidetik nahi duena izango dela eta Herriaren ahotsa ezin izango dutela ixildu gogoratzen die. Horregaitik, Gazte Abertzaleak-ek urtero bezala, bide horretan urratsak emateko elkarrizketaren eta, inposaketen aurrean, desobedientzia zibilaren aldeko apustua egiten du, Mahatma Gandhi-ren hilketaren urteurrena ospatzen den egun honetan.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes