GA Iranen izan diren hauteskunde presidentzialen ostean sortutako giroaz arduratzen da

Gazte Abertzaleak EFAYko sortzaileetako bat izanik, zeinak beti azaldu duena giza eskubideen defentsa mundu osoan eta baita arduratu izan dena herri guztiek beraien erakunde propioak izan ditzatela, Iranen izan diren hauteskunde presidentzialen ostean sortutako giroaz arduratzen da.
Gazte Abertzaleak, hautesle zerrenda bat gabe egin diren hauteskunde batzuen ostean eman diren protesta hotsak entzun beharrean sentitzen da. Hauteslekuen inguruan izan diren irregularitate denuntziak, non nekazal lurretan arratsalde erdirako itxiak ziren hiriburuan beraien ordutegia areagotu egin behar izan zuten bitartean; inkestek hautagai berritzailea irabazle bezala ematen zuten bitartean datu ofizialek bere aurkaria aupatu zuten; horrek guztiak adierazten du Iranen egun hauteskundeak denbora pasa besterik ez direla, eta benetako boterea klerikoek eta iraultzako liderrak, Alí Jameneík, dutela, azken honen adierazpenak argi utzi zutelarik hauteskunde kanpainan esan zuenean ezin zela irtetera zihoan presidentearen aurkako ezer esan.
Gazte Abertzaleaketik, herri guztiek erakunde propioez libreki hornitzeko duten printzipiotik, uste dugu honako hauteskunde hauek herri pertsiarrarekiko iruzur bat direla. Horregatik ulertuko genuke herrialde hartako agintariek betebehar morala dutela eta beste hauteskunde batzuetarako deia egin beharko luketela, beti ere balore pertsa, txii, tradizionalak zein egungo Irango errepublikakoak galdu gabe. Horrela herri pertsaren arima ez dadin mediatizatua ikusi batzuen interesengatik gehiengoak hauteslekuetan libreki adierazi duenaren aurka.

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes