GA Iruñeako manifestaldiaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ez du ulertzen zergatik Aralar eta PNV-ek ez dute bere bermea adierazi bihar Iruñeako kaleetan zehar “Mesa de resolución ya. Euskal Herria. Decisión. Acuerdo” lelopean ospatuko den manifestaldiri.

Erakunde independentistaren ustetan “batzeko momentua da, gatazka politikoa behingoz konpontzeko lana egitea eskatzeko garaia da, alderdi politiko desberdinek gizarteak bere eskuetan utzi duen erantzukizuna bete dezatenaren garaia heldu da eta positibotzat hartuko luke alderdi politikoek Iruñeako kaleetan demokratikoki behar hau aldarrikatzea. Hala ere, normala denez, Aralar eta PNVren jarrera errespetatzen du”.

Bide batez, gizarte bezala momentu historiko baten aurrean gaudela uste du eta estatuaren botereak gizarte borondatearen mesedetan lan egingo beharko luketela. Horregatik uste du “estatu arazo” baten aurrean izanda maila oneko irtenbideak bilatu beharko liratekela.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes