GA itxaropentsu garai politiko berria hasiko delakoan
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaBatzuek sortzen dituzten oztopoen gainetik, Gazte Abertzaleak itxaropentsu agertzen da garai politiko berriaren hasiera honetan. Erakunde independentistarentzat, benetan euskal gatazkaren amaieraren prozesua hasteko aukerak daude eta zentzu horretan, eragile politiko eta sozial guztiei, gure erakundeak orain arte erakutsitako elkarrizketarako eta akordioetara heltzeko borondate berdina erakustera gonbidatzen die. Bide batez, gazte erakundeak azpimarratu nahi du beharrezko izango dela, benetako amaiera ahalbidetzeko eta berriro ere partxe bat ez jartzeko gizarte arazo honi, gehinengoaren adostasun batera heltzea, negoziazioan inor baztertu gabe. Horregatik, GA-ek gogor salatu nahi du PP-k eta bere buruzagiek mantentzen duten jarrera atzerakoia eta inmobilista. Bide horretan gogorarazi nahi die herriaren hitza errespetatu beharko dutela, nahi eta nahi ez. Azken batean hori baita haiek orain berri horrenbeste defendatzen duten demokraziaren esentzia.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GA itxaropentsu garai politiko berria hasiko delakoan”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna