GA-k Ikurriñaren legeztapenaren 29. urteurrena ospatzen du banderen inguruko Lege espainolen aurrean desobedientzia bultzatuz

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur ikurriñaren legeztapenaren 29. urteurrena ospatzen du eta Espainiar Banderen Legea eta Nafarroako Sinboluen Lege Forala bezalako arauen aurrean desobedientzia martxan jartzea proposatzen du.

Gazte erakunde independentistak lege horren salaketa solilarekin ados ez dagoenez, Madriletik eta UPN-ren Nafar gobernutik inposatzen zaizkigun lege hauek desobeditzea eskatzen du, bidezkoa ez dalako eta euskal herritarron sentimenduen kontrakoa dalako.

Gazte Abertzaleak-ek desobedientzia zibila bere filosofiaren eredu bezala hartzen du, protesta era publikoan eta indarkeriarik gabe aurrera eramateko egokia delako. Honen bitartez lege hauen derogazioa eta gobernu politikarena bultzatu nahi du, gizarte demokratiko bat oinarritzat izan beharko lituzkeen giza eskubideen oinarrietan sakontzeko, arrazoi etiko eta politikoengatik.

Nafarroako Sinboluen lege Foralari dagokionez, uniformizazioaren aldeko apustua besterik ez dala uste du Gazte abertzaleak-ek. Arau sektarioa da, eta bere edukia milaka nafarren askatasunaren aurka landu zan. Nafarrek sentimendu euskalduna eta nafarra batera bizitzeko eskubidea bai dute.Askatasunen murrizketa onartezina suposatzen du debeku honek. Ikurriñak Nafarroako gizartearen gehiengoaren nahia ordezkatzen ez duen arren,horregatik ezin zaie gutxienekoa dan nafarroako gizarte zati horri bere identitatea eta Euskal Herriko kide izatearen sentimendua inposaketaren bidea jarraituz ukatu, ikurriña debekatuz.

Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak lege honek ezartzen dituen inposaketen aurka agertzen da eta bere indargabetzea eskatzen du. Milaka Nafarren askatasuna urratzen duelako. Milaka nafarrek euskaldun eta nafar izatearen sentimentuak zilegitasunez batera bizitzeko eskubidea baitute. Eta era berean aniztasunaren eta askatasunen errespetuaren aldeko apustua egiten du.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes