GA-k IX. Nazio Biltzarra ospatuko du Deban asteburu honetan
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, “Ausardiaz. Alternatiba eraikiz.” lelopean bere IX. Nazio Biltzarra ospatuko du asteburu honetan, otsailaren 24 eta 25ean, Deban.
Nazio Biltzar honetan 70 bat ordezkarik parte hartuko dute eta erakunde independentista ezkertiarrak, GA politika eskola danaren filosofiatik abiatuz, bai politika nazionalaren inguruan, Euskal Herriak bake eta normalizazio gaietan bizi duen egoeraren aurrean, bai politika soziekonomikoari dagokionez, gazteok dauzkagun egungo eta etorkizuneko erronkei begira, datozen bi urteetan jarraituko dituen ildoak zehaztuko ditu.
Era berean, erakundearen funtzionamenduan eragina izango duen aldaketa estrukturalen proposamenari buruz eztabaidatuko da, GA-en estatutuen aldaketan islada izango duena. Proposamen honek eskema foral-probintzialisten gainditzea suposatzen du eta ardatz nazional eta lokaletan oinarrituz egitura berriztean datza.
GA osotzen duten gazteek , gainontzeko Euskal Herriko gazteek bezala, gure belaunaldiak emanzipatzeko eta etxebizitza bat lortzeko dituzten arazoak, lan duina lortu eta milaeuristen belaunaldia izaten ez jarraitzeko, aisialdi eta kultur alternatibetan parte hartzeko, garapen iraunkorrean aurrerapausuak emateko eta bake eta normalizazio politikoan eragile aktiboak izateko, beste gai batzuen artean, euren kezka eta ardura adierazten dute . Eta eztabaiden abiapuntuan erronka hauei aurre egiteko bide politikoak jarraitzearen apustua egongo da. Gauzak aldatzeko modu bakarra politikaren bidea dala mantenduz eta politika beste era batera egiteko apustuarekin nazio gaiak eta sozioekonomi kuestioak eztabaidatuko dituzte.
Igandean, otsailaren 25ean, Lasturko (Deba) Krosika Frontoian eguerdiko 12.30etan GA-k ekitaldi politikoa burutuko du. Partehartzaileak Begoña Errazti, Eusko Alkartasunako Presidentea, Jesus Mª Agirrezabala, Debako Alkatea, Ibon Usandizaga, egunarte GA-en Idazkari Nagusi izandakoa eta gazte erakundearen Idazkari Nagusi berria izango dira.
Gaia: Jardunaldiak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


