Ekainaren 28an Gazte Abertzaleak-ek estaturik gabeko nazioen eskubideen defentsan eta Justizia Sozialaren defentsan antzeko ibilbidea duten gazte taldeekin duen gertutasuna adierazi zuen berriro ere. “XXI. mendeko Ezker Nazionala eraikitzen” lemapean, Joves d’Esquerra Nacionalista (JEN) gazte erakundeak euren IX. kongresua ospatu zuten Mallorkako Palman. Zalantza izpirik gabe, XXI. mendeko ezkerraren eraikitzea gazteen esku dago, eta horrela egiaztatu da, aste bukaera honetan, ospaturiko Kongresuan.

Erakunde ezberdinen generazio berrien inplikazioa, EFAY-en sinbolopean, argia da. JEN edo GA bezalako erakundeetan etorkizun hobe bat posible dela uste dugu, horrexegatik da hain garrantzitsua Europako lana. Flandesetik Greziara, Euskal Herritik pasatuz, eta Països Catalans-etan bukaturik, JEN erakundearen gonbidapenarekin Palman bilduriko gazteok ideia berdina ordezkatzen dugu: Herrien Europa baten eraikitze eta sendotzea.

Modu berean, Gazte Abertzaleak-ek Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onarturiko kontsultaren legitimitatea defendatu zuen, izan ere, inongo indar politikok, ezta sozialek ere ezin du herritarren espresatzeko beharra geratu. Gazte Abertzaleak-ek, momentu orotan, Eusko Alkartasunak Eusko Legebiltzarrean eta beste lekuetan defendaturiko jarrerarekin bat egin zuen.

Aste bukaera honen ondoren, ez zaigu Joan Ferrá eta exekutiba berria zoriontzea; JEN-eko gazteek erakutsitako aldarte ona bihotzez eskertzea eta urte hauetan zehar gertatu den bezala, hemendik aurrera bi erakundeen arteko harremanak sendotzea, besterik geratzen.


2 Erantzunak to “GA Mallorkako JEN gazte erakundearen Biltzarrean izan da”

  1. 1 Hidalgo

    AUPA ZUEK!!!

  2. 2 Arrate

    Lan ta lan auzolan :)

Utzi erantzuna