GA Martxoak 3-aren urtemugaren aurrean
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Jose Luis RodrÃguez Zapatero-k zuzentzen duen Espainiako gobernuari eskatzen dio behingoz orain dela 30 urte, martxoaren 3an, gertatutakoa ekintza terroristatzat aitortzea. Gazte erakundearentzat harrigarria da nola saiatzen diren iraganeko zenbait gertakizun estaltzen, gaur egungo normaltasun politiko eza izatera eraman gaituztenak hain zuzen ere. Beraz, beharrezkoa da bakoitzari dagokion leku historikoan jartzea eta egun horretan izandako basakeriaren benetako arduradunak argitara atera daitezen.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek behingoz gertatutakoa argitzearen deia egiten du, erantzukizunak eskatuz izen eta abizenekin, batzuk oraindik ere egungo bizitza politikoan jarduten jarraitzen baitute. Bide batez, egun haietan senide bat hain modu deitoragarri eta tragikoan galdu zuten pertsona guztiei lasaitasuna itzuliz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GA Martxoak 3-aren urtemugaren aurrean”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna