GA Nafarroako Sinboloen Lege Foralaren kontra
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-aurrekoaSinboluen legea uniformizazioaren aldeko apustua besterik ez da. Arau sektarioa da, eta bere edukia milaka nafarren askatasunaren aurka landu zan. Nafarrek sentimendu euskalduna eta nafarra batera bizitzeko eskubidea bai dute.Askatasunen murrizketa onartezina suposatzen du debeku honek. Ikurriñak Nafarroako gizartearen gehiengoaren nahia ordezkatzen ez duen arren,horregatik ezin zaie gutxienekoa dan nafarroako gizarte zati horri bere identitatea eta Euskal Herriko kide izatearen sentimendua inposaketaren bidea jarraituz ukatu, ikurriña debekatuz. Ulergaitzagoa suertatzen da kalean eta festetan ikurriñaren erabilera lege bidez ukatzea, euren ezaugarria askatasuna izanik.
Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak lege honek ezartzen dituen inposaketen aurka agertzen da eta bere indargabetzea eskatzen du. Milaka Nafarren askatasuna urratzen duelako. Milaka nafarrek euskaldun eta nafar izatearen sentimentuak zilegitasunez batera bizitzeko eskubidea baitute. Eta era berean aniztasunaren eta askatasunen errespetuaren aldeko apustua egiten du.
Gaur, txupinazoaren eguna izanik, San Fermin jaietan ikurriñaren presentziaren aldeko ekintza erreibindikatiboak burutuko ditugu.

Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa aurrekoa
0 Erantzunak to “GA Nafarroako Sinboloen Lege Foralaren kontra”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna