30 URTE ASKI DA: MAROKO KULPADUNA, ESPAINIA ERANTZULE

30 bat lagun bildu ginen Donostian eta Gasteizen Sahararen eskubideen alde. Bilbon ordea taldea handiagoa izan zen, eta giroa polita ere. Gazte Abertzaleak beti izango da Herri zanpatuen alde

SAHARAREKIN ELKARTASUNA: AZAROAREN 30an KONZENTRAZIOAK

Medebaldeko Saharako lurralde okupatuetan hilabete honetan eta Independentziaren Intifada hasi zenetik, gertakari larrienak gertatzen ari dira. Marokoko poliziak urriaren 30ean Lembarki saharar gaztea hil arte torturatu zuen El Aaiungo kaleetan manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari zenean.
Hiruko Akordioaren 30. urteurrenaren inguruan (azaroak 14) protestak zirela eta, marokoar ejertzitoak 4.000 soldadu inguru, helikopteroekin indartuaz, El Aaiun hiriburura eraman zituen. Ondorioz ehunka pertsona atxilotu eta zaurituak izan dira.
Azaroaren 22an preso politiko sahararren kontrako epaiketa hasi da: Tamek, Numría, Mutawakil, Messaud, Lidri, Hammad, Aminatu Haidar…Epaiketari azaroaren 30an berriz ekingo diote. Giza Eskubide defendatzaile saharar hauen delitu bakarra giza zibil eskubide indarberritzea eta autodeterminazioa eskubidea gauzatzea, nazioarteko legealdiak onartzen duen bezala, exijitzea izan da.
Hau dela eta, AZAROAREN 30ean “30 URTE ASKI DA: MAROKO KULPADUNA, ESPAINIA ERANTZULE” lemapean KONTZENTRAZIOETAN egon ginen

GA Sahararen aldeko kontzentrazioan izan zen

Gaia: Internazionala

Egilea: Maiorga Ramirez

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “GA Sahararekin elkartasuna”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna