GA Sahararen autodeterminazioaren alde
RASD-en aldarrikapenaren 30. urteurrenean, saharar herriaren borondatearen islada dana, Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Euskal Herriko zenbait tokitan gaur izango diran mobilizazioenganako bere atxikimendua adierazten du eta Euskal Herriko gazteak parte hartzeko animatzen ditu.
Erakunde independentistak Nazioarteko Komunitatearen pasibotasuna kritikatzen du eta espainiar estatuari daukan erantzukizun historikoa bere gain hartzea exijitzen dio, Portugaldar gobernuak bere egunean Ekialdeko Timor-ekin eraman zuen prozesua eredu bezala hartuz. Era berean, espainiar estatuari saharar herria saltzen ez jarraitzea eskatzen dio.
Gazte Abertzaleak-ek, espainiar estatuari eta Europar Batasunari behingoz saharar herriari zilegitasun osoz dagokion autodeterminazio eskubidearen alde mugitzea eta marokoar diktaduraren aurrean presio bide ezberdinak erabiltzea exijitzen dio honek bere errepresio estrategia eta giza eskubideen urraketa eten dezan.
Gazte Abertzaleen ustez dena espainiar estatuaren eta Europar Batasunaren eskuetan dago eta hauek ezin dute euren erantzukizuna ekiditu.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


