Bilboko Gazte Abertzaleak-ek erabateko gaitzespena erakutsi nahi dio Bilboko Udalari egunero bandera espainola esekitzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko sententziari.
Asko dira egunero inongo banderarik esekitzen ez dituzten estatuko udalak, baina PP nahiz PSOE beste sindikatu ultraeskuindarrekin batera bandera espainola Euskal Herrian ondo esekia egon dadin arduratzen dira, gogorarazteko horrela beste behin, Bidasoaren ibaiertz honetan gauden euskaldunak espainiar inperio sakrosantuaren parte garela konkista-eskubideak direla medio.
Beste behin motibazio politikoak ikusi ditzakegu sententziaren atzean, izan ere, soberan erreza eta errentagarria da euskal gatazkari esker Espainian botoak lortzea.
Gazte Abertzaleak-en gero eta argiago dugu estatuak uzten digun bide bakarra desobedientzia zibil, baketsu eta demokratikoa dela eta horregatik Bilboko alkate den IƱaki Azkunari bandera espainola ez esekitzeko eskatzen diogu, bilbotarrek eskatzen ez dioten bitartean. Modu berean alkateari gogorarazten diogu herri-arautegian badaudela nahiko mekanismo parte-hartzea bultzatzeko eta hiritarren nahia zein den jakiteko.
0 Erantzunak to “GA Sinboloen Inposaketaren aurrean”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna