GAek gogoratu nahi dio López-i ez duela legitimitate osoa Lehendakaria izateko

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi dio Patxi Lopez Lehendakari berriari hauteskudeetatik ateratako emaitzen arabera ez dela bera legitimitate osoa duena euskal gobernu berria zuzentzeko. Zentzu horretan, uneoro ideia hau buruan izatea eskatzen dio gazte erakundeak buruzagi sozialistari, bere gobernukidearen nahien arabera ez ibiltzeko. Saiaketa batzuk izan eta gero, azkenik indar espainolistek lortu dute Madrildik eraikitako estrategiaren bidez herri honen kontrola izatea eta atzo legebiltzarrean ikusitakoaren arabera, espainolak ez garenei sorbalda emango digutela ematen du.

Horregatik, GAek gogoratu nahi du Eusko Jaurlaritzaren lanak jarraituko dituela azken urteetan izandako aurrerapausuak mantendu daitezen.

12 iruzkin

  • Josu, 2009 Maiatza 7 @ 11:45 am

    Ez zitzaidan gustatu Alderdien Legea, eta are gutxiago gustatzen zait bere erabilpena interes politikoen araberakoa izatea. Baina ez du balio diskurtso dobleak, eta segun nork irabazten duen gauza bat edo beste esan. ¿EAk ordezkaritza duen Udal zenbaitetan, ez al du zinegotzirik, kriterio horren arabera, legitimoa ez dena?

  • Jeshua, 2009 Maiatza 7 @ 12:19 pm

    Ez du, argi eta garbi esanez

  • Mikel Etxeberria, 2009 Maiatza 7 @ 12:21 pm

    Barkatu, baina legitimitatea badu. Ibarretxek edo Ziarretak eduki izan zezaketen bezalaxe.

    Legebiltzarrari legetimitaterik ez bazaio aitortzen, zergatik aurkeztu zineten hauteskundeetara? Lehendakari ilegitimo baina abertzalea aukeratzeko?

    Ni abertzalea naiz, baina ezin dira gauza horiek esan. Hauteskundeetara aurkeztu eta gero, koherentzia.
    Bestela, badakizue, kalera, kanpora, desagertu…
    Eta ez esan zorakeria gehiagorik, mesedez

  • potxolo, 2009 Maiatza 7 @ 8:42 pm

    ez du, gezurra esanda heldu baida. “ez dut pp-rekin pakturik egingo”. zapa! gezurretan ibili delako ez da ordezkari izateko legitimazioa duen pertsona!

  • gipuzkoar bat, 2009 Maiatza 8 @ 10:36 am

    Besteoi koherentzia eskatzen eta, zeuek besteei desagertzeko esaten eta parlamentuan, denen ideiak errepresentatuak egon behar direla esaten. Hori da hori koherentzia

  • Alberto, 2009 Maiatza 8 @ 1:08 pm

    Alderdiaren legearen inguruan… EAk ez du inolako arazorik eduki udal guztietan ezker abertzale ofizialarenak izan beharko luketen eserlekuak hartzeko; “lapurrak”, alegia. De hetxo, Arabatik lortu nahi zenuten eskainu hori lapurra zen. Zelako aurpegia duzuen. Beste batzuek, Aralarrek kasu, ez du inoiz halakorik egin, ez zegozkien eserleku hoiek hartzeari uko eginez. Mesedez, koherentzia apur bat.

  • Elgoibarretik, 2009 Maiatza 8 @ 1:21 pm

    Aralarrek ez duela inoiz zer? barkatu?¿? hori zure herrian izango da, ze nerean Aralarrek lasai aski hartu du berea ez zen aulkia

  • Leire, 2009 Maiatza 8 @ 1:28 pm

    Lopezek ez du inongo legitimiteterik, aukeratu duen parlamentua ez da demokratikoa eta gainera bozkatu zutenen gehiengoa abertzalea zen! Herri honek ehundaka urte daramazki borrokan eta ez dugu etsiko! Jo ta ke! independentzia lortu harte!

  • Inguma, 2009 Maiatza 12 @ 12:10 am

    Alberto, gezurtero
    Aralarrek ez duela egin zer? Ez duela zinegotzi “lapurrik”? ja!
    Garbia dela? Akordatzen al haiz Aintzaneren “Gu gara ezker abertzale berria! [...] benetako ezker abertzalea?” jajajaja! Hori kopeta!
    :-) ))

  • Alberto, 2009 Maiatza 12 @ 11:22 pm

    Hori da, behintzat ulertu duzu. Aralar da ezker abertzale berria eta politikoa; zer ba? Ta egia bakarra da hamaika udaletan ez duela inoiz hartu ez zegokion eserlekurik (EAk, ordea, noski baietz). :)

  • egia zalea, 2009 Maiatza 14 @ 5:43 pm

    jaja ARALAR Ezker abertzale berria jajaja ni egia esateko anti-ezker abertzale bezela definituko, beitu albiste hau!

    http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2009/05/14/politica/euskadi/d14eus15.1488157.php

    AURRERA BENETAKO EZKER ABERTZALEA!!!

  • Inguma, 2009 Maiatza 15 @ 11:48 pm

    Aralarrek ez duela zer? Leitzarena ez du ezagutuko Alberto ezker abertzale radikalak… jua jua jua! Ezker abertzalea… umorea zurea, bai horixe Radikal!! Pegatinak jartzen dituzu agian.. jejeje!! oso ona Iraultzaile!!! jua jua jua!!

Post honetarako beste estekak

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes