Gazte Abertzaleakek bat egiten du larunbat honetan Bilbon Udalbiltzaren alde deituriko manifestazioarekin
Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur goizean bat egin du larunbat honetarako Bilbon Udalbiltzako auziperatuen alde “UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKAL HERRIARI” lelopean deitua dagoen manifestazioarekin.
Gazte Abertzaleakek gaur goizean adierazi du bat egingo duela larunbat honetan Bilboko la casillatik, Udalbiltzako auziperatuen alde egingo den manifestazioarekin. Gazte erakunde independentistak “bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi die prozesu honetan auziperatuak dauden 22 pertsonei. Ezin dugu onartu estatu españolak gure erakunde propioak izan nahiagatik kartzela zigorrak ezartzea”. Erakunde independentista eta ezkertiarraren aburuz “horrelako prozesuekin argi geratzen da estatu espainolak ez duela sekula onartuko gure herriaren askapena, eta horregatik tinko eutsi behar diogu desobedientzia zibilaren mailuari, era demokratiko eta baketsu batean gure herriaren independentzia eta erakunde propioak lortzeko.” Read more »



