Atala: Berria

GA bakearen alde Chascomús-en

Chascomús-eko Elkarte Eusko-Argentinarraren Zuzendaritza Komisioak, “Zingiriko Euskaldunak”, joan den apirilaren 25ean Independentziaren Plazan ekintza bat antolatu zuen komunitatearen gazteekin, orain 72 urte Gernikan izandako bonbardeaketaren inguruko kontzientzia zabaltzeko. Helburua bakearen inguruko mezua zabaltzea izan zen.

Leku horretan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren inguran, gazteek bakearen inguruko marrazkiak egin zituzten. Marrazkiak Chascomús-eko dendetan banatuak izan ziren. Gazte Abertzaleakek parte hartu zuen diasporako idazkaritzaren eskutik.

GA lagun eta afiliatuei

Gazte Abertzaleak-ek parte hartuko du asteburu honetan Eusko Alkartasunetik proposatutako ekintzetan. Zentzu horretan, bere lagun eta afiliatuei, larunbatean erabakitzeko eskubidearen eta kontsultaren aldeko mobilizazioetara joateko deia egiten die.

Bide batez, iganderako EAk antolatutako ekitaldian izango dela iragartzen du gazte erakundeak. Lizarran, erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna defendatuko dira.

M-8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gaur emakumeen nazioarteko egunaren aldeko oihua luzatu nahi dugu Gazte Abertzaleak erakundetik.

Oraindik ere, bada jende asko bere buruari zera galdetzen dioena: Zergatik ospatu behar dugu martxoaren 8a? Benetan beharrezkoa al da egutegian egun bat bereziki emakumeei eskaintzea? Noiz da gizonen nazioarteko eguna? Azken galdera hau da, ziurrenik, erantzun sinpleena duena, egunero baita gizonen eguna.

Lehen galderari erantzunez, martxoaren 8a ospakizunetarako eguna baino, aldarrikapenak egiteko eguna dela azpimarratu behar dugu. Bere burua gizarte garatu, aurreratu eta demokratikotzat duen honetan, oraindik ere ezin baitugu eskubide eta aukera berdintasunaz hitz egin.

Bigarren galderari eutsiz, beharrezkoa al den martxoaren 8a? Hilabetez hilabete indarkeria matxistak hiltzen dituen emakumeen kopurua beldurgarria delako, soldatak parekoak ez direlako, etxeko lanen eta pertsonen zaintzaren zama emakumeengain dagoelako eta, azken finean, bi sexuek aukera eta eskubide berdintasunean jokatzen ez dutelako guztiz beharrezkoa da emakumeen nazioarteko eguna.

Emakumeek tradizioz gizonezkoenak izan diren eremuetara egin dute jauzi. Besteak beste, lan mundura irten dira soldata bat eskuratuz, independentzia ekonomikoa lortu eta etxeko diru-iturria izateko asmoz. Gizonak, aldiz, ez dira ohituraz emakumearenak izan diren esparruetan murgildu neurri berean, hau da, etxe barneko lanen arduran. Hori dela eta, emakumeek etxeko lanari eutsi eta lan merkatura irten direnez, zama bikoitza jaso dute bizkar gainean. Martxoaren 8a dugun egun honetan, desoreka horrekin amaitzeko borrokatu behar dugu.

Etorkizuna gazteok garela eta gizarte justuago bat lortzea geure esku dagoela esan ohi dute. Hori dela eta, GAtik egunetik egunera egingo dugu lan, gizon eta emakumeek eremu publikoan zein pribatuan duten parte hartzea orekatua izan dadin eta, batez ere, erantzukizunak eta zamak bi sexuen artean bana daitezen.

Gazte Abertzaleak ‘El País’en

Martxoaren 2an, El País egunkariak martxoaren 8ko hauteskundeetan lehen aldiz bozkatuko duten gazteei buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Horretarako, alderdi ezberdinetan afiliaturiko gazteei egin zien elkarrizketa.

GAren militanteetaik Asier Gomez-ek erantzun zituen galderak, eta atera zituen ondorioak nabarmendu ziren artikuluan: “Politikoek esfortzu berezi bat egin behar dute gazteengana iristeko”.

Jarraian duzue artikulua. Read more »

18/98+, oinarrizko eskubideen urrapena.

GAk 18/98+ Plataformak, biharko Bilbon deitu duen elkartasunerako ekitaldian parte hartuko du.

Gaurko EA. Biharko Euskal Herria. VII. Biltzar Orokorra

Pasa den asteburuan, abenduak 15 eta 16, Eusko Alkartasunak Gaurko Alkartasuna. Biharko Euskal Herria lelopean, bere VII. Biltzar Orokorra bizi zuen Donostiako Kursaal Aretoan.

Larunbatean Javier Cañok defendaturiko Ponentzia Politikoa eztabaidatu zen. Igandean, aldiz, han zeuden konpromisarioek EAko buru nor izango zen bozkatu zuten. Hona hemen Eusko Alkartasuna-ko Batzorde Nazionalerako hautatuak:

Unai Ziarreta. Eusko Alkartasuneko presidentea.
Joseba Azkarraga. EAko idazkari nagusia.
Rafa Larreina. Erakunde Politikako idazkaria.
Elisa Sainz de Murieta. Antolakuntza idazkaria.
Mikel Irujo. Komunikazio idazkaria.
Jesus Mari Agirrezabala. Sektore arteko politika eta gai ekonomikoen arduraduna.
Josu Ruiz. Administrazio eta Finantza idazkaria.
Onintza Lasa. Euskara, hezkuntza eta kultura gaien arduraduna.
Luis Mari Oiarbide. Ikerketa, programak eta formazioen arduraduna.
Leire Ereño. Ingurune eta lurralde ordenantzen arduraduna.
Jose Ramon Bengoetxea. Nazioarteko politikarako arduraduna.
Nekane Alzelai. Gizarte gaietarako arduraduna.

Gazte Abertzaleak-etik zoriondu egin nahi dugu presidente berria eta bere talde osoa.

Babesa

Bestalde, GA-k, Eusko Alkartasunako gazte erakundeak bere babes osoa eman nahi dio Joxe Mari Burgosi, atzo bere etxeak jaso zituen erasoengatik.

Gazte Abertzaleak 2.0

Ongi Etorriak! Ongi etorriak izan zaitezte guztiak Gazte Abertzaleak-en webgune berri honetara. Urteak badira Interneteko mundu hartan lehen pausuak eman genituela, eta orain, berriro ere, pausu handiago bat emanen dugu. Gure web orrialdea Web 2.0 sisteman egin berritu dugu.
Ikusten duzuen hau modu bolondresean lan egin dutenen ondorio da. Wordpress software askearekin eraikitako webgunea duzue eta hari esker bakarrik lortu dugu hau guztia. Gazte Abertzaleak softwarearen sozializazioaren aldeko agertu izan da beti, eta emandako pausu berri honekin epealdi berri bat hasten dugu sarean.

Euskarri berriak abantaila berriak ekarri dizkigu (eduki dibertsoak izateko aukera, etab.), eta horietaz baliatuko gara beste mota bateko politika egiteko.

Ongi etorri aro berri batera. Ongi etorri GAZTE ABERTZALEAK 2.0-ra

Halere, ez dugu gure webgune zahar maitea alde batera utzi nahi eta hemen atxikitzen dizkizuegu lehen zeukan itxurako bi argazki:

gazteabertzaleak_org.png

prentsa_oharra-_dia_del_sahara.png

Eta zuek zer iritzi duzue, aldaketa gogoko? Zure iritzia behar dugu!

WordPress Themes