'Bideoak' kategoriarentzako artxiboa

Martxoaren 1ean, Donostiako Loiola auzoan Nekane Alzelaik eta Gazte Abertzaleak-ek Loiolako Kuartel militarraren desalojoa eskatu zuten. Horrekin batera, desmilitarizazioaren alde agertu zen erakundea, espazio edo zonalde horiek gizarte esparrura zuzenduko direlakoan.

Hauteskunde kanpaina hasi da eta zure ahotsa Madrilera eramango du EAk. Hementxe dituzue hauteskunde spot-ak.

2008ko otsailaren 16an Eusko Alkartasunak ekitaldi bat egin zuen Gernikan. Honetan, Unai Ziarretak, EAko presidenteak, askatasunaren aldeko hamar puntuko manifestua irakurri zuen. Han izan ginen Gazte Abertzaleak-eko kideak ere.

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen.

Abuztuak 8, larunbata, Bilboko jaien hasiera markatu zuen txupinazoa izan zen. Jaiak, konpartsa ezberdinetan partehartzen duten jendearen laguntzaz, irekiak partehartzaileak eta herri nahiak hasetzen dituztenak izaten jarraitzen dute. Gazte Abertzaleak jaiei eta txupinazoari begira pankarta bat jarri zuen Eusko Alkartasunako Bilboko egoitzan.
Gazte Abertzaleak-etik eskertu nahi dugu Bilbotar eta jai partehartzaileak sustatu dituzten orori. Urtero bezala […]

Gazte Abertzaleakeko kideok, pasa den asteburuan, otsailaren 24 eta 25ean, bere IX. Biltzar Orokorra ospatu genuen Debako Lastur auzoan.Larunbatean, goizeko 8:30ean hasi eta arratsalde bitartean, hiru ponentzia aztertu, eztabaidatu eta onartu genituen. Batetik, ponentzia politiko bat, zeinetan gazte erakundearen planteamentu politikoak adierazten diren; bestetik, sozioekonomikoa, non hainbat gai sektorialen inguruan eztabaida eta ondorioak atera genituen […]

Gazte Abertzaleak-ek joan den Urriaren 12-an gertatutakoaren bideo bat publikatu egin du Internet-en. Antzerki honekin militarrak Euskal Herrian duten egoera salatu nahi izan du gazte erakundeak, behingoz
hemendik alde egitearen eskakizuna egin zen bitartez. Euskal Herri desmilitarizatuaren aldeko erreibindikazioa.
INPOSAKETA MILITARRARI INTSUMISIOA!
MILITARRIK GABE ASKOZ HOBE!
Hona hemen bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=XSvRgb4s2o4

Hemen duzue GA-k 2005-2006 urte artean egindako ekintzen bilkura bideoa:

http://www.youtube.com/watch?v=gNjTkH3CVDg