Atala: Bilbo

Gazte Abertzaleak irmoki errefusatzen du Auzitegi Nazionalak Etxeratek antolatutako manifestazioa debekatzea

Eusko Alkartasunako gaztediak neurri hauek zorrozki demokraziaren aurkako meatxua dela diote oinarrizko eskubide eta askatasuna erabat zapuzten baitute Read more »

Gazte Abertzaleakek Bilbon jasotako azken eraso homofoboaren aurkako kontzentrazioan parte hartzen du

Gazte Abertzaleak gaur arratsaldeko 20:00tan Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean antolaturiko kontzentraziora bertaratuko da, aurreko astean Bilboko Alde Zaharrean jazotako eraso homofoboa gaitzesteko. Erakunde independentistak agintariei eskatu die homofobia erasotzaileen aurka astungarria izan dadila eta gizartean homofobiaren arazoari konponbideak sustraitik emateko neurriak hartu ditzala. Read more »

Gaztekari Berezia. Euskal Herria vs. Catalunya

Lehengo astean zin egin genuen bezala hementxe duzue Euskal Herriko selekzioaren partida egunean San Mames kanpoan banatu genuen Gaztekari Bereziaren ale digitala. Deskargatu dezakezue eta baita hura iruzkindu ere. Azpimarratu beharra dago harrera ezin hobea izan zuela aldizkariak eta 15 minuturen buruan alerik gabe gelditu ginela. Hementxe duzue, bada. Read more »

Euskal Herria-Catalunya. Argazki Erreportajea

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen.

Read more »

GA Sinboloen Inposaketaren aurrean

Bilboko Gazte Abertzaleak-ek erabateko gaitzespena erakutsi nahi dio Bilboko Udalari egunero bandera espainola esekitzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko sententziari.

Asko dira egunero inongo banderarik esekitzen ez dituzten estatuko udalak, baina PP nahiz PSOE beste sindikatu ultraeskuindarrekin batera bandera espainola Euskal Herrian ondo esekia egon dadin arduratzen dira, gogorarazteko horrela beste behin, Bidasoaren ibaiertz honetan gauden euskaldunak espainiar inperio sakrosantuaren parte garela konkista-eskubideak direla medio.

Beste behin motibazio politikoak ikusi ditzakegu sententziaren atzean, izan ere, soberan erreza eta errentagarria da euskal gatazkari esker Espainian botoak lortzea.

Gazte Abertzaleak-en gero eta argiago dugu estatuak uzten digun bide bakarra desobedientzia zibil, baketsu eta demokratikoa dela eta horregatik Bilboko alkate den Iñaki Azkunari bandera espainola ez esekitzeko eskatzen diogu, bilbotarrek eskatzen ez dioten bitartean. Modu berean alkateari gogorarazten diogu herri-arautegian badaudela nahiko mekanismo parte-hartzea bultzatzeko eta hiritarren nahia zein den jakiteko.

18/98+, oinarrizko eskubideen urrapena.

GAk 18/98+ Plataformak, biharko Bilbon deitu duen elkartasunerako ekitaldian parte hartuko du.

Bilboko jaietan ere, Gazte Abertzaleak, lanean

Abuztuak 8, larunbata, Bilboko jaien hasiera markatu zuen txupinazoa izan zen. Jaiak, konpartsa ezberdinetan partehartzen duten jendearen laguntzaz, irekiak partehartzaileak eta herri nahiak hasetzen dituztenak izaten jarraitzen dute. Gazte Abertzaleak jaiei eta txupinazoari begira pankarta bat jarri zuen Eusko Alkartasunako Bilboko egoitzan.

Gazte Abertzaleak-etik eskertu nahi dugu Bilbotar eta jai partehartzaileak sustatu dituzten orori. Urtero bezala GA-k herritarrentzako festetarako lan egin du eta ostiralean 3º GAZTE TOPAKETA izan zuten: 12:00ean trikitilariekin kalejira bat egin zen, gero herri bazkaria eta, azkenik, mus eta igel-toka lehiaketa izan zen, poteoa baino lehen.
GA-ko kideak, urtero bezala, Aberrigintzanen txosnan lan egin zuten.

[youtube]7E96owQQV_k[/youtube]

WordPress Themes