Atala: Denetarik

GAk Arrigorriagan jazotako atentatua gaitzesten du

Gazte Abertzaleakek gaur goizean Santa Isabel auzoan, Arrigorriagan, jazotako atentatua erabat gaitzesten du, zeinetan pertsona bat erahil duten. Giza eskubideen urraketa sakona eta jasangaitza iruditzen zaigu Independentistak garen aldetik, konponbide baketsu eta demokratikotik urruntzen baitu gure herriaren egoera. Hurrenez- hurren ETAren erabateko disoluzioa eskatzen dugu, alde batetik, talde terrorista aktibo bat duen Europa mendebaldeko herri izan ez gaitezen, eta bestetik, euskal gizarteak bere etorkizunaren burujabe izateko gaitasuna askatasun osoarekin praktikan jar dezan. Ez dugu behar ETAren bortizkeria gure aberriaren bidea jarraitzeko.

Estatuko Segurtasun Indarrek Batzar Nagusietan sartzeko debekua ondo hartu du GAek

Gazte Abertzaleak-ek, ondo hartu du Estatuko Segurtasun Indarrak Batzar Nagusien egoitzan ez sartzearen inguruan hartu den erabakia. Gazte erakundearentzat, Patxi López-en kargu hartze egunean PPk eta PSEk nahita irudikatutakoa, bakeari erasoa eta herri honen errealitatearekin bat ez datorren propaganda espainolista besterik ez da. Zentzu horretan, GAek azpimarratu nahi du Estatuko Segurtasun Indarrak ez zirela Gernikako Juntetxean izan behar.

Horregatik, López-en gobernuari barkamena publikoki eskatzeko deia egiten dio Gazte Abertzaleak-ek. Bakea eta gure herriaren eskubideak irudikatzen duten leku hura berriro era propagandistikoan ez erabiltzeko eskaera egiten dion bitartean.

GAek bere babesa ematen dio Euskal Eskola Publikoaren jaiari

Gazte Abertzaleakek parte hartuko du hurrengo igandean ospatuko den Euskal Eskola Publikoen festan. Gazte erakundearentzat, inoiz baino garrantzitsuagoa da gure gazteak euskaraz hezituko dituen modelo publikoaren alde agertzea. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleakek bere lagun eta afiliatuei igandean Bergarara gerturatzeko deia egiten die.

GAek Celaá-k euskararekiko inplikazio gutxi duela uste du

Gazte Abertzaleakek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko burua den Isabel Celaá kritikatu nahi du atzo Galdakaon ospatutako Ibilaldian ez izanagatik. Erakunde independentistarentzat, bere alderdiaren festa pribatu bat, 100.000 pertsona batzen dituen ospakizun baten aurretik jartzeak euskera zaintzeko eta garatzeko borondate falta erakusten du. Zentzu horretan, GAek uste du PSEren euskararekiko harremana modu txarrean hasi dela eta eskaera egiten die bere buruzagie bide horretan lanean hasteko. Hau da, Celaá eta Hezkuntza Saileko arduradunei euskararen garrantzia kontutan hartzeko eskatzen die, PPtik zuzendu nahi diren politikak alde batera utzita.

GAek uste du dispertsioak presoen familiak zigortzen dituela oraindik

Gazte Abertzaleakek gogoratu nahi du dispertsioaren 20 urte betetzen diren momentu honetan, neurria hau ez dela baliagarria euskal gatazkari bukaera emateko. Zentzu horretan, presoen familiek beren senideen zigorragatik ordaindu behar izatea bidezkoa ez dela azpimarratu nahi du. Ez lituzkete astebururo ehundaka kilometro egin beharko. Hogei urte igaro direnean, dispertsioarekin argi gelditzen da euskal arazoaren inguruan Madrid eta Parisen jarrera berdina dela, hau da, gizarte errealitateari bizkarra ematea.

Horregatik, GAek dispertsioarekin bukatzeko deia egiten du, presoek bere zigorra bere lagun eta senideetatik gertu bete ditzaten.

GAek ez du aurrerapausurik ikusten Eusko Legebiltzarrean izandako indarkeriaren kontrako bozkaketan

Gazte Abertzaleakek borondate politikoa ikusten dio ETAren azken mahatxuen inguruan Eusko Legebiltzarrean egin zen bozkaketaren erabilpen mediatikoari. Gazte erakundearentzat ez da gertatu inolako aurrerapausurik, izan ere, baiezko botoa eman zuten guztiek dagoeneko askotan esan dute indarkeriaren kontra daudela. Zentzu horretan, GAek ikusten du legealdi hau ETAk markatu dezakeela denboretan, gobernuan izango diren alderdiek nahiago baitute horrelako argazkiak ateratzea gizarte arloan aurrera egitea baino.

Euskadi ezin da zuzendu ETAren kontrako gehiengoa gida bezala erabilita eta biktimen erabilpena utzi behar da, PSOEk berriro hartu nahi duen bidea dela ematen duen arren.

GA López-Larrinagaren heriotza dela eta

Gazte Abertzaleakek bere babesa erakutsi nahi die Jose Ramón López-Larrinagaren senideei une gogor hauetan. Bidez batez, gazte erakundeak, bere atsekabea adierazi nahi du gure herriaren autogobernuaren alde borroka egin zuen gizon honen galeragatik. Goian Bego!

GA Efayren biltzar orokorrean

Gazte Abertzaleak-ek pasadan asteburuan Bartzelonan antolatutako EFAy-ko biltzar orokorrean parte hartu zuen. GA-ko Idazkari Orokorrak, Alain Zamorano, nabarmendu nahi izan du Gazte Abertzaleak-ek egindako ekarpenen arrakasta eta ohi izan den bezala “beste gazte erakundeekin harremanak indartzeko eta ideiak partekatzeko” momentu paregabea izan dela biltzarra. Denbora gutxi barru Europako Parlamenturako hauteskudeak aurrez- aurre izango ditugu, eta biltzar honek erakunde bakoitzeko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera eman du, bakoitzaren ilusioak eta indarrak mahai gainean jarririk guztiok batera Europa berri bat eraiki dezagun.

GA-ek Auzitegi Gorenaren jarrera salatzen du

Gaztea eta independentista den Gazte Abertzaleak erakundeak, hurrengo hausteskudeetarako urnetatik ideiak kentzeko espainiar estatuko zenbait organuetatik egiten den prozesua salatu nahi du. GArentzat, ez da ulergarria nola espainiar estatua behin eta berriro bere demokraziaz harro agetzen den, gerora erakunde politikoak hauteskundeetara aurkezten usten ez direnean. Izan ere, estrategia hau, Madrildik egiten den zenbaketa elektoral baten ondorioa besterik ez baita. Euskaldunen eskubideak zapaltzea bilatzen duena.

Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek auzitegi espainolen sententzia desberdinak salatzen ditu, gobernu desberdinen itzalpean nahi dutena egin eta desegiteko aukera baitute, beti ere alderdi zentralisten kalkulo elektoralen mesederako bada.

GA Mallorkako JEN gazte erakundearen Biltzarrean izan da

Ekainaren 28an Gazte Abertzaleak-ek estaturik gabeko nazioen eskubideen defentsan eta Justizia Sozialaren defentsan antzeko ibilbidea duten gazte taldeekin duen gertutasuna adierazi zuen berriro ere. “XXI. mendeko Ezker Nazionala eraikitzen” lemapean, Joves d’Esquerra Nacionalista (JEN) gazte erakundeak euren IX. kongresua ospatu zuten Mallorkako Palman. Zalantza izpirik gabe, XXI. mendeko ezkerraren eraikitzea gazteen esku dago, eta horrela egiaztatu da, aste bukaera honetan, ospaturiko Kongresuan.

Erakunde ezberdinen generazio berrien inplikazioa, EFAY-en sinbolopean, argia da. JEN edo GA bezalako erakundeetan etorkizun hobe bat posible dela uste dugu, horrexegatik da hain garrantzitsua Europako lana. Flandesetik Greziara, Euskal Herritik pasatuz, eta Països Catalans-etan bukaturik, JEN erakundearen gonbidapenarekin Palman bilduriko gazteok ideia berdina ordezkatzen dugu: Herrien Europa baten eraikitze eta sendotzea.

Modu berean, Gazte Abertzaleak-ek Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onarturiko kontsultaren legitimitatea defendatu zuen, izan ere, inongo indar politikok, ezta sozialek ere ezin du herritarren espresatzeko beharra geratu. Gazte Abertzaleak-ek, momentu orotan, Eusko Alkartasunak Eusko Legebiltzarrean eta beste lekuetan defendaturiko jarrerarekin bat egin zuen.

Aste bukaera honen ondoren, ez zaigu Joan Ferrá eta exekutiba berria zoriontzea; JEN-eko gazteek erakutsitako aldarte ona bihotzez eskertzea eta urte hauetan zehar gertatu den bezala, hemendik aurrera bi erakundeen arteko harremanak sendotzea, besterik geratzen.

WordPress Themes