Atala: Denetarik

GA-ek Auzitegi Gorenaren jarrera salatzen du

Gaztea eta independentista den Gazte Abertzaleak erakundeak, hurrengo hausteskudeetarako urnetatik ideiak kentzeko espainiar estatuko zenbait organuetatik egiten den prozesua salatu nahi du. GArentzat, ez da ulergarria nola espainiar estatua behin eta berriro bere demokraziaz harro agetzen den, gerora erakunde politikoak hauteskundeetara aurkezten usten ez direnean. Izan ere, estrategia hau, Madrildik egiten den zenbaketa elektoral baten ondorioa besterik ez baita. Euskaldunen eskubideak zapaltzea bilatzen duena.

Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek auzitegi espainolen sententzia desberdinak salatzen ditu, gobernu desberdinen itzalpean nahi dutena egin eta desegiteko aukera baitute, beti ere alderdi zentralisten kalkulo elektoralen mesederako bada.

GA Mallorkako JEN gazte erakundearen Biltzarrean izan da

Ekainaren 28an Gazte Abertzaleak-ek estaturik gabeko nazioen eskubideen defentsan eta Justizia Sozialaren defentsan antzeko ibilbidea duten gazte taldeekin duen gertutasuna adierazi zuen berriro ere. “XXI. mendeko Ezker Nazionala eraikitzen” lemapean, Joves d’Esquerra Nacionalista (JEN) gazte erakundeak euren IX. kongresua ospatu zuten Mallorkako Palman. Zalantza izpirik gabe, XXI. mendeko ezkerraren eraikitzea gazteen esku dago, eta horrela egiaztatu da, aste bukaera honetan, ospaturiko Kongresuan.

Erakunde ezberdinen generazio berrien inplikazioa, EFAY-en sinbolopean, argia da. JEN edo GA bezalako erakundeetan etorkizun hobe bat posible dela uste dugu, horrexegatik da hain garrantzitsua Europako lana. Flandesetik Greziara, Euskal Herritik pasatuz, eta Països Catalans-etan bukaturik, JEN erakundearen gonbidapenarekin Palman bilduriko gazteok ideia berdina ordezkatzen dugu: Herrien Europa baten eraikitze eta sendotzea.

Modu berean, Gazte Abertzaleak-ek Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onarturiko kontsultaren legitimitatea defendatu zuen, izan ere, inongo indar politikok, ezta sozialek ere ezin du herritarren espresatzeko beharra geratu. Gazte Abertzaleak-ek, momentu orotan, Eusko Alkartasunak Eusko Legebiltzarrean eta beste lekuetan defendaturiko jarrerarekin bat egin zuen.

Aste bukaera honen ondoren, ez zaigu Joan Ferrá eta exekutiba berria zoriontzea; JEN-eko gazteek erakutsitako aldarte ona bihotzez eskertzea eta urte hauetan zehar gertatu den bezala, hemendik aurrera bi erakundeen arteko harremanak sendotzea, besterik geratzen.

Gazte Abertzaleak Legutianoko atentatuaren aurrean

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur Legutianon izandako goardia zibilaren kuartelaren kontrako erasoa erabat gaitzesten du.

Gazte Abertzaleak erakundeak bere elkartasuna erakutsi nahi dio hildako goardia zibilaren familiari eta bere doluminik bizienak helarazten dio. Era berean, zauritutako goardia zibilaren errekuperazioaren zain geratzen da eta bere familiari ere babesa eskaini nahi dio.

Gazte Abertzaleak erakundeak alderdi politiko guztiei eskatzen die baldintzarik gabeko elkarrizketa has dezaten, horrela ETAri bizkar emateko eta elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela erakusteko ezker abertzaleari. Gazte abertzaleak-ek azpimarratu nahi du giza eskubideen urraketa ezin dela inoiz Herri baten askatasuna lortzeko estrategia izan. Horrexegatik hain zuzen, Gazte Abertzaleak-ek ETAri eskatzen dio behingoz eta betirako borroka armatuari uko egiteko.

Gazte Abertzaleak-ek atentatua gaitzesteko manifestazio eta konzentrazio oro sustatzen du.

Zenbait aldaketa webgunean

Begibistan ez dauden, baina webgunea hobeto ibiltzeko lagunduko duten zenbait aldaketa egin ditugu webgunean.

Wordpress logo

 

 

Read more »

WordPress Themes