'Donostia' kategoriarentzako artxiboa

Donostialdeko Gazte Abertzaleak-ek, pasatako Aste Nagusian, jendearen parte-hartzea sustatzen duen eta euskal kulturak presentzia handiagoa  duten festen alde egin zuen. Gainera, urrian ospatu beharreko kontsultaren aldeko pankartak ere jarri zituzten.

Martxoaren 1ean, Donostiako Loiola auzoan Nekane Alzelaik eta Gazte Abertzaleak-ek Loiolako Kuartel militarraren desalojoa eskatu zuten. Horrekin batera, desmilitarizazioaren alde agertu zen erakundea, espazio edo zonalde horiek gizarte esparrura zuzenduko direlakoan.

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du. 
Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte.

Donostiako Zinema Festibalean egin zuten bezala,  Gazte Abertzaleak-eko kideek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea aprobetxatuz, berriro ekin zioten euskarazko zinemaren aldeko kanpainiari. “Kutxidazu bidea euskaraz” lelopean, euskararen aldeko orori egiten diote dei, bakaoitzak ahal duten heinean, gure hizkuntzan egindako zinemaren alde lan egiteko. Batzuk ekoizpena bultza dezakete; besteek, aldiz, bikoizketarengatik apostu gogorra egin dezakete, […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustez, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Horrenbestez, gazte erakundeak espainola […]

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.

Irailaren 9an, GAk hainbat ekintza burutu zituen Donostian estropada eguna zela eta Catalunyako Diada eguna zela aprobetxatuz. Goiz ekin genion, goizeko 7tan, Donostian zehar alkartasunezko mezuak agerian zirela, eta Catalunya ere gogora arazten zituzten pankartak eskegiz (N-1 errepidean, Miramar jauregian, Kursaal zubian…). Une berean beste taldetxo bat aritu zen Donostiako Alde Zaharreko kaleak kartelez apaintzen. […]

Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera […]