Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 10
Gazte Abertzaleakek bat egin du gaurko goizean euskal sindikatuek datorren larunbaterako deitu duten manifestazioarekin. Euskal erakunde independentistarentzat gizarteak bat egin behar du murrizketa politiken aurrean, “ezin dugu jasan besteek sortutako krisialdi ekonomiko bat denen artean ordaintzea, eta gainera gutxien dugunok gehien dutenak baina gehiago ordaintzea”. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Ekaina 4
Gazte Abertzaleakek larunbat honetan Basaurin emakumezkoen futboleko Espainiako errginaren kopako finalak direla eta ESAITek antolaturiko protesta ekitaldietan parte hartuko duela adierazi du. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Maiatza 5

GaztEHerriak maiatzaren 29an Brusela parte hartuko duen martxaren aurkezpena egin du. Apirilaren 2an Durangon jaso zuen euskal gazteriak nazioarteko gazteriaren babesa eta herri zapaldu guztien etsaia berbera dela azpimarratu zuten orduan. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2010 Maiatza 2
“Zingirako Euskaldunak”, Chacosmúseko eusko- argenitinar egoitzak, Gernikako bonbardeaketaren 73. urteurrenaren ekitaldia egin du pasa den maiatzaren 1ean. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 9
Gazte Abertzaleak: 2009 Abuztua 10
Irailetik aurrera 2010ko Alkartasun egunerarte GAk bere XX. urteurrena ospatuko du eta antolatu dugun lehenengo ekitaldia irailaren 12an izango da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Zarautzko DELOREAN eta Catalunyako Rosa Luxemburg izango dira guretzat joko duten taldeak.
Sarreren prezioa honakoa izango da:
* Gazte Abertzaleaken bidez lortzen badituzu: 5 euro.
* Gasteizen jarritako salmenta puntuetan, Gasteizeko Alkartetxea barne: 7 euro.
* Kontzertuko egun berean takilan: 10 euro.
Gazte Abertzaleaken bidez lortu nahi izanez gero, Donostiako EAren egoitzara hots egin goizez eta eta galdetu Gazte Abertzaleakengatik irailaren 8a baino lehen.
Zuei esker GA 20 urteren buruan erakunde historiko eta potente batean bihurtu da, hau dela eta urtean zehar antolatu ditugun ekintza desberdinetara gonbidatuko zaituztegu zuek hauen protagonista izango baitzarete.
Informazioa eskatu zenbaki honetan: 943020130
Gazte Abertzaleak: 2009 Ekaina 27
Gazte Abertzaleakek ekainaren 28a dela eta antolatu diren ekitaldi guztietan parte hartzeko deia egiten die afiliatuei, askatasun sexualarekin konpromisoa erakutzita.
Gazte Abertzaleak: 2009 Ekaina 24
Gazte Abertzaleak-ek, bihar Bilboko kaleetan Garoñako zentral nuklearraren itxiera eskatuko duen manifestaldian parte hartuko du. Zentzu horretan, bere lagun eta afiliatuei bertan izateko deia luzatzen die.
Deialdiaren testua.
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 28
Euskal Herriko selekzioen alde Bilbon ospatutako manifestaldian parte hartu zuen Gazte Abertzaleak-ek atzo. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gure kirol selekzioen alde agertu da askotan eta oraingoan eztabaida ofizialtasunaren esparrura eraman behar dela uste du, gatazka terminologikoa alde batera utzita. Izan ere, talde independentistarentzat, modu artifizialean sortutako arazoa da hau aurreko urtean aurrerapauso bat eman baitzen. Horregatik, GA-ek talde politiko eta sozialei elkarlanerako deia egiten die, guztion artean, kirolariek gure nazioa ordezkatzen egon daitezen lortzeko. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2008 Abendua 23
Donostiako Gazte Abertzaleak-ek antolatuta, Gipuzkoa osoko lagunak bildu ziren Alde Zaharreko Alkartetxean Santo Tomas eguna ospatzeko . Salmenta postu bat antolatuta, handik igaro ziren bai Gazte Abertzaleetako kideak bai Eusko Alkartasunako afiliatuak. Hona hemen eguneko argazkiak. Read more »