'Herriz Herri' kategoriarentzako artxiboa

Martxoaren 1ean, Donostiako Loiola auzoan Nekane Alzelaik eta Gazte Abertzaleak-ek Loiolako Kuartel militarraren desalojoa eskatu zuten. Horrekin batera, desmilitarizazioaren alde agertu zen erakundea, espazio edo zonalde horiek gizarte esparrura zuzenduko direlakoan.

2008ko otsailaren 16an Eusko Alkartasunak ekitaldi bat egin zuen Gernikan. Honetan, Unai Ziarretak, EAko presidenteak, askatasunaren aldeko hamar puntuko manifestua irakurri zuen. Han izan ginen Gazte Abertzaleak-eko kideak ere.

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du. 
Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte.

Lehengo astean zin egin genuen bezala hementxe duzue Euskal Herriko selekzioaren partida egunean San Mames kanpoan banatu genuen Gaztekari Bereziaren ale digitala. Deskargatu dezakezue eta baita hura iruzkindu ere. Azpimarratu beharra dago harrera ezin hobea izan zuela aldizkariak eta 15 minuturen buruan alerik gabe gelditu ginela. Hementxe duzue, bada.

 Gazte Abertzaleak Euskal Selekzioaren aldeko manifestazioan egon zen.

Bilboko Gazte Abertzaleak-ek erabateko gaitzespena erakutsi nahi dio Bilboko Udalari egunero bandera espainola esekitzera behartzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko sententziari.
Asko dira egunero inongo banderarik esekitzen ez dituzten estatuko udalak, baina PP nahiz PSOE beste sindikatu ultraeskuindarrekin batera bandera espainola Euskal Herrian ondo esekia egon dadin arduratzen dira, gogorarazteko horrela beste behin, Bidasoaren […]

GAk 18/98+ Plataformak, biharko Bilbon deitu duen elkartasunerako ekitaldian parte hartuko du.

Donostiako Zinema Festibalean egin zuten bezala,  Gazte Abertzaleak-eko kideek, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XVIII. Astea aprobetxatuz, berriro ekin zioten euskarazko zinemaren aldeko kanpainiari. “Kutxidazu bidea euskaraz” lelopean, euskararen aldeko orori egiten diote dei, bakaoitzak ahal duten heinean, gure hizkuntzan egindako zinemaren alde lan egiteko. Batzuk ekoizpena bultza dezakete; besteek, aldiz, bikoizketarengatik apostu gogorra egin dezakete, […]

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, adierazten du hispanitatearen eguna, hego Euskal Herriko euskaldunei inposatutako jai eguna dela. GA-ren ustez, Euskal Herrian ez litzateke espainiar estatuko patroiaren eguna ospatu behar, euskal gizarteak behin eta berriro bere etorkizun nazionala erabakitzeko eskubidea aldarrikatu duelako eta espainiar gobernu desberdinak eskubide hau aitortu ez diotelako. Horrenbestez, gazte erakundeak espainola […]

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da.