Atala: Iritzia

Emakumeok, jalgi gaitezen plazara!

Badira 100 urte emakumeon eskubideen aldeko eguna ospatzeko Emakumearen Lehenengo Eguna antolatu zela, aldarrikapen honen lehenengo gakoa sufragio unibertsala izan zelarik. Baina 1914. urtera arte, I Mundu Gerratearen baitan sortu ziren injustizien artean, emakumearen berezko baztertze egoera areagotu zuelako, honen aurka martxoak 8 inguruan Europa osoan antolatu ziren lehenengo aldiz, guk urtero egiten ditugun emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenen ekitaldiak. Read more »

Desobedientzia zibilerantz urrats berri bat

Handienak txikiena oinperatzeko probokazio egoera larria bizi dugu urritik, batez ere jakinda edozein mugimendu eginda ere indar gehien duenak partida honetan irabazteko aukera gehien dituena izango dela, gure askatasuna eta egoera erabat zapalduz eta txikituz. Read more »

Javier Caño gogoan

Alderdi baten historia urteak pasatuta eraikitzen da, baina hori eraikitzeko pertsonak beharrezkoak dira, azken batean bakoitzaren nortasuna, lana, eraikin horren funtsezko zutabeak baitira.

Eusko Alkartasuna alderdiaren 23 urteetan, funtsezkoak izan diren pertsona asko pasatu dira, bakoitzak bere aztarna utzita, baina gutxik aberastu dute hainbeste Eusko Alkartasunak 1986an hasitako bidea. Garaikoetxea lehendakariarekin, lehen Eusko Jaurlaritzan parte hartu zuen Javier Cañok, benetan urte zailetan. EA sortu zenean, ez zuen inongo zalantzarik izan, eta Gazte Abertzaleetatik urteak pasatuta asko baloratzen dugu egin zuen konbentzimenduzko lana. Read more »

ETAren atentatuaren aurrean

Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakutzi nahi du ETAk Lazkaon eragindako indarkeriagatik. Gazte erakundeareantzat, banda armatuak aspaldi ulertu behar izan zuen lekutik kanpo dagoela eta hauteskundeetan egin beharreko papera ez dela hau. Euskal Herriak bestelako eraikuntza nazionala merezi du. Horregatik, GAek ETAri borroka armatua usteko eskaria egiten dio berriro ere, hauteskunde lasaiak izateko eta hortik aurrera bakea eraiki ahal izateko.

GA erakundeak gogor kritikatzen du Iñigo Urkullu

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere harridura erakutsi nahi du EBB presidenteak, Iñigo Urkulluk, galdeketaren posibilitateen inguruan eta EAren jarrerari buruz. GAren ustez, ez da batere desegokia euskal erakundeak Auzitegi Konstituzionalaren iritziaren aurka joatea, erakunde hauek herriaren borondatea ordezkatzen dute eta. Gainera, gogorarazi behar zaio Urkullu jaunari bere alderdiak Eusko Jaurlaritzan parte hartzen duela, horixe bera gizarteari aurkezten zion programa bati jarraituz.

Horregatik, GAek bere bermea adierazi nahi dio Eusko Alkartasunari politiko horrek egindako adierazpenen inguruan, kontsulta egingo dela esatea oso egokia baita. Gazte Abertzaleak-entzat, bakearen eta autogobernuaren alde azken urteetan egin den aposturik sendoena egin du EAk eta lan hau ezin da bertan gelditu. Nahiz eta zenbait bide lagun trenetik alde egin nahi duten bidea hasi aurretik.

Monpás, Elorza eta Ministro

Berriro ere prentsan ikusi dugu nola Donostiako alkateak Monpaseko pasabidearen aldeko apostu mediatikoa egiten ari den. Oraingoan, gutxienez, ez du hiritaron dirua erabili erakusketa bat egiteko; oraingoan alkateak,ingurumenari buruzko jardunaldi batzuk aprobetxatuz,ministroa Monpasko pasabidearen inguruko erakusketara eraman du. Eta han, nola ez bada, ministroak bere alderdikidea den, Elorza jaunaren, proiektua defendatu zuen.

Bestalde, pena da alkate jaunak ministroa Donostiako hainbat pasealekuak ikustera eraman ez izana.Gernikako Zuhaitzaren pasealekua esaterako, zein egunez egun gero eta baztertuagoa dagoen (Bizkaiako pasealekuarekin berdina gertatzen da). Zentroaren inguruko auzoez ere hitz egin genezake, non biztanleek dituzten arazoentzako behin betiko irtenbideak nahi dituzte. Baina dirudienez, garrantzitsuagoa da Monpaseko  pasabidea nahi eta nahi ez egitea (alkatearen hitzak erabiliz “malgutasunarekin” egitea). Badirudi hirian ez dagoela beste arazorik.

Jarrai dezala Elorza jaunak Donostiako pasaleakuak 800 metro luzatzeaz arduratuta, nahiz eta zabalkuntza horrek Donostiako itsasertza aldatuko duen; nahiz eta zabalkuntza horrek hormigoiz beteko duen Donostiako kostako berdegune urriak; eta nola ez, jarrai dezala donostiarron eguneroko arazoak estaltzeko kanpainarekin; dudarik gabe, konpondu beharreko arazo batzuk eta hiritarrok konpontzeko eskatzen ditugunak.

Jabier Estebanez

Harri Fernandez

Gazte Abertzaleak-ek Rodriguez Zapatero-ren jarrera salatzen du

Gazte Abertzaleak-ek Espiniako Alderdi Sozialisaren buruzagi eta Espainiar Estatuko presidentea den, Jose Luis Rodríguez Zapateroren jarrera salatu nahi du berriro ere. Gazte erakundearen ustetan, inmobilismo horrek euskal gatazka luzatzera besterik ez dator. Itxaropentsu dauden hainbat euskaldunen ilusioak lurrera botata. Elkarrizketari ezetz esatea, akordioari ezetz esatea da.

Horregatik, GA-ek Espainiar Gobernuko buruari jarrera aldaketa eskatzen dio, euskal ordezkari demokratikoen proposamenak behar bezala errespetatuz. Zentzu horretan, erakunde independentistak espainiar herriari gogororatu nahi dio Ibarretxe ez doala alderdi baten ordezkari moduan, baizik eta hauteskunde batzuen ondorio ateratako proposamen baten buru bezala.

M-8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gaur emakumeen nazioarteko egunaren aldeko oihua luzatu nahi dugu Gazte Abertzaleak erakundetik.

Oraindik ere, bada jende asko bere buruari zera galdetzen dioena: Zergatik ospatu behar dugu martxoaren 8a? Benetan beharrezkoa al da egutegian egun bat bereziki emakumeei eskaintzea? Noiz da gizonen nazioarteko eguna? Azken galdera hau da, ziurrenik, erantzun sinpleena duena, egunero baita gizonen eguna.

Lehen galderari erantzunez, martxoaren 8a ospakizunetarako eguna baino, aldarrikapenak egiteko eguna dela azpimarratu behar dugu. Bere burua gizarte garatu, aurreratu eta demokratikotzat duen honetan, oraindik ere ezin baitugu eskubide eta aukera berdintasunaz hitz egin.

Bigarren galderari eutsiz, beharrezkoa al den martxoaren 8a? Hilabetez hilabete indarkeria matxistak hiltzen dituen emakumeen kopurua beldurgarria delako, soldatak parekoak ez direlako, etxeko lanen eta pertsonen zaintzaren zama emakumeengain dagoelako eta, azken finean, bi sexuek aukera eta eskubide berdintasunean jokatzen ez dutelako guztiz beharrezkoa da emakumeen nazioarteko eguna.

Emakumeek tradizioz gizonezkoenak izan diren eremuetara egin dute jauzi. Besteak beste, lan mundura irten dira soldata bat eskuratuz, independentzia ekonomikoa lortu eta etxeko diru-iturria izateko asmoz. Gizonak, aldiz, ez dira ohituraz emakumearenak izan diren esparruetan murgildu neurri berean, hau da, etxe barneko lanen arduran. Hori dela eta, emakumeek etxeko lanari eutsi eta lan merkatura irten direnez, zama bikoitza jaso dute bizkar gainean. Martxoaren 8a dugun egun honetan, desoreka horrekin amaitzeko borrokatu behar dugu.

Etorkizuna gazteok garela eta gizarte justuago bat lortzea geure esku dagoela esan ohi dute. Hori dela eta, GAtik egunetik egunera egingo dugu lan, gizon eta emakumeek eremu publikoan zein pribatuan duten parte hartzea orekatua izan dadin eta, batez ere, erantzukizunak eta zamak bi sexuen artean bana daitezen.

GA Usurlbilgo Alkartetxearen kontrako erasoaren aurrean

Gazte Abertzaleak bat egiten du Eusko Alkartasuna-rekin eta Usurbilgo Alkartetxeak jasotako erasoa sutsuki kondenatzen du.

Alderdi abertzaleak pensatzen du biolentzia ez dela inola ere bidea. Hitzak direla gure Herria aurrera aterako dutenak.

Sozietateen Gaindiko Zergaren inguruan

Sozietateen Gaineko Zerga oso tresna baliagarria da gure ekonomia sendotzeko eta ongizate soziala indartzeko. Zerga honek mota askotako sozietateei eragiten die, baina eztabaidan zentratzeko, jarduera ekonomikoa duten sozietateetaz arituko gara.
(SGZri buruzko informazio gehiago: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/eu/contenidos/informacion/6901/eu_2316/eu_12216.html)

Sozietateen Gaineko Zerga arautzen duten neurriak, berritu eta eguneratu behar izaten dira testuinguru eta behar berriei egokitzeko. Eginkizun hori egokitu zitzaien iaz Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Batzar Nagusiei. Baina arau berriak onartzeko ez da adostasun nahikorik izan. Gertatu den zatiketa oso argia izan da: batean eskuineko alderdiek indarrak batu dituzte (PNV eta PP), eta bestean ezkerreko alderdiak kokatu dira. EA izan da guztien artean, eskuinetik kritika gehien jaso duena, alderdi eskuindarren arauak blokeatu dituelako. Baina zertan datza eztabaida? Read more »

WordPress Themes