Atala: Kanpainak

Zure alegazioa aurkeztu, kalea denona baita

Ekainaren 26an martxa Bilbon

Ekainaren 26an martxa Bilbon

Bilboko Gazte Abertzaleakek  bertoko Udalean agintzen duten PNVk eta EBk aurkeztutako Espazio Publikoaren Ordenantzaren aurka jarraitzen du lanketa egiten.  Gure desadostasuna eta haserrea kaleratzen jarraituko dugu hiritar bezala izan beharko genituzkeen funtsezko  eskubideen eta askatasunaren zapuztea eta urraketa bortitza bizitzen dugun bitartean.

Hau dela eta, hiritar orori ondoren erantsi dugun alegazioa sina dezan eskatzen diogu Bilboko udalean gure desadostasuna are eta indartsuagoa izan dadin.

Kalea aske “alegazioa”

Behin sinatuta Gazte Abertzaleakek Bilbon duen egoitzan utzi: Areatza, 2- 3. solairua.

“No les dejes…” bideo kanpaina berria

Gazte Abertzaleak-ek internet bidezko bideo kanpaina jarri du martxan “No les dejes…” lelopean. Hauetan, hurrengo hauteskudeetan eman daitezkeen zenbait egoera salatu nahi izan ditu gazte erakundeak. Bideoak, ikastola baten inguruan sortu dira, euskal politikagintza umeen jokoa ez dela salatzeko eta gure eskubideen defentsan, Eusko Alkartasunari botoa eskatzeko. Hauek dira kanpainaren bideoak: Read more »

Monografikoa: Hamaika ikusitakoak

Gazte Abertzaleak-ek, 20 urte betetzen ditu aurten eta zentzu horretan, monografiko bat atera du bere jardueraren ildo nagusiak azpimarratzen dituenak. Beste publikazio zabalago baten aurrekoa da. Monografikoa ikusteko, sakatu hemen:

 Gazteberria

Galderafobia

GA-ek, Eusko Alkartasunaren Galderafobia kanpainaren edukiarekin bat datorrela adierazi nahi du. Zentzu horretan, web gunean kanpainaren iragarpena egiten du bideoa jarrita:

Informazio gehiagorako, hemen.

Kartelada Oarsoaldean – Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du

Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du. 

Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte. Read more »

Kutxidazu bidea euskaraz

Donostiako Gazte Abertzaleak-ek, aurten ere, euskarazko zinemaren aldeko kanpaina martxan jarri du, Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioa aprobetxatuz. Euskarazko zinema euskal kulturaren garapenerako ezinbesteko lanabesa dela ukaezina da baina, zoritxarrez, errealitatean euskaraz ekoiztutako zein euskarara bikoiztutako film eskaintza urria da. Read more »

WordPress Themes