Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bizipenak, esperientzia eta ilusioa elkarbanatuko ditu EFAyko lagunekin, Chubentú eta JERCekin, euren kongresuetan parte hartuz Zaragozan eta Gironan hurrenez hurren. Read more »
«Nafarroa herri, nazio, aberri eta estatu izan zen. Eskubide oso erabatekoa du lapurtu dioten nazio bizimodua egiteko»
Arturo Canpionen esaldi horrekin hasi zuen Maider Carrerek, Gazte Abertzaleakeko Idazkari Nagusiak, Alkartasun eguneko diskurtsoa Iruñako Labrit pilotalekua betetzen zuten 1000 militante baina gehiagoren aurrean. Read more »
Asteburu honetan, Gazte Abertzaleakek bere XI. Kongresua ospatu du, “Hamaika ikusitakoak, 20 urtez independentziarantz” lelopean, Gasteizeko Alkartetxean eta hasiera eman die bere 20. urteurreneko ekitaldiei, azken urteetan eginiko lan gogorra gogoratuz. Read more »
Gazte Abertzaleakek, ohi bezala, Aberri Eguna Gernikan ospatu zuen Eusko Alkartasunarekin batera asteburu osoan zehar. Aurten, indar espainolistek Ajuria Eneara egin duten asaltoa kontuan izanda, herri bezala dugun eskubidea eta Euskal Herrian bizi diren lagunen borondatearekin erakikitako nazioa lortzeko eman beharreko urratsak azpimarratu nahi izan dira erakunde abertzaletik.
Bide batez, GAren ordezkaritza batek Nazio Eztabaidaguneak antolatutako Irun-Hendaia ibilaldia parte hartu zuen, Eusko Alkartasunak egin zuen moduan.
Gazte Abertzaleakek babes osoa eskeini nahi dio Korrikari, Nafarroako Gobernuak laguntza ekonomikorik ez ematea erabakia hartu duen egun honetan, 16 urtez Euskal Herriko txoko guztietatik euskararen ezagutzaren beharra zabaldu duen ekitaldi honek duen munta azpimarratu nahian. Berri txar honen aurrean, GAk bere jarraitzaile eta militante guztiei animatu nahi die egun hauetan Korrikari behar bezalako indarra eman dezaten, ekimen honetan aktiboki parte hartuz, eta euskararen hileta kanpaiak jo nahi duten horiei erakusten ez diegula bake tarterik utziko etengabe eramaten ari diren euskal hizkuntzaren zapalketan. Ondorengo irudietan GAk Donostian dituen jarraitzaileek lekukoa hartu zuteneko momentua azaltzen da.
Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako GAko afiliatuak, Eusko Alkartasuna Argentinako laguna den César Arrondorekin bilera izan zuten joan den larunbatean Deban. Bertan, egoera politikoaren inguruan hitz egin zuten eta Arrondok diasporaren egoera zehatza zein den azaldu zuen. Hona hemen argazkiak: Read more »
Gazte Abertzaleak-ek, lan jardunaldia ospatu zuen otsailaren 7an, Gipuzkoatik Eusko Legebiltzarrerako hautagaia den Jesus Mari Larrazabalekin batera. Egunean zehar, Larrazabal-ek bere jarduera profesional eta politikoaren inguruko laburpena egin zuen. Gros-eko Alkartetxean bildutako gazteek, bide batez, hurrengo hausteskundeetarako dituzten ardurak aurkeztu zizkioten. Orain dela aste batzuk Unai Ziarretarekin egindako ekintzan bezala. Read more »
Eusko Alkartasunaren presidentea den Unai Ziarretarekin, euskal gazte erakundeek izan zuten topaketan parte hartu zuen larunbatean Bilbon Gazte Abertzaleak-ek. Bilera honetan eta elkarrizketa formatuan, gazteen ardura diren gaiak jorratu ziren EAko hautagaiarekin batera. Etxebizitza, garraioa edo enpleguaz hitz egin zen gehienbat, Ziarretak hauen inguruan bere iritzia eman zuelarik. Bide batez, hurrengo legealdian Gazte Lege parte hartzailea egitearen borondatea aurkeztu zuen Ziarretak, aurreko arazoei erantzuna eman beharko lukeena.
GA-ek eskertu nahi dio Eusko Alkartasunari larunbateko formatu irekia, gizarte mugimendu deberdinetako gazteek dituzten arazoak ezagutzeko baliagarria izan baitzen.