Gazte Abertzaleak: 2009 Urria 28
Gazte Abertzaleakek (GA) publiko egin du gaur Pasaiako kanpo kaiaren eraikuntzaren makro-proiektuaren inguruko iritzia. Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak azpiegitura honen eraikuntza errefusatu du eta Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileari alderdi bezala kontra posizionatu dadin eskatuko dio. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2008 Otsaila 15
Azken astean, Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek “Gazteriak Euskal Herrian Bizi Nahi Du” kanpaina aurrera atera du.
Lehengoan bi bailaretako taldeek bat egin zuten Oarsoalde guztian, San Markos-eko zabortegia istearen aldeko kartelak ipintzeko. Hurrengo egunetan, Donostian garraiobide publiko merkeen eta etxebizitza duinaren aldeko kartelak jarriko dituzte. Read more »
Gazte Abertzaleak: 2007 Abuztua 5
Donostiako eta Pasaiako Gazte Abertzaleak-eko kideek Donostiako Klasika dela eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu zuten atzo.
Nazio bat garelako eta horrek selekzio propio bat edukitzeko eskubidea ematen digulako, kirol guztietarako euskal selekzioaren ofizialtasuna eskatu zuten. Lasterketa hau dela eta, eskari hau zabaltzeko momentu aproposa zela pentsatu zuten militanteek, zeren eta nazioarteko federazio bateko kide izateko aukera ez dago egitura politiko bati lotuta, ezta nazio baten estatus politikoaren menpe. Selekzio nazionala izatea bi faktoren menpe dago nagusiki: selekzioa izateko nazio horren benetako borondatea eta nazioarteko federazioaren onarpena.
Aldarrikapen hura aurrera eramateko bailaretako kideeak Jaizkibelgo bidean egon ziren, eta “Aldapan gora, Euskal selekzioaren Alde!!!” leloa zuen pankarta bat jarri zuten. Gainera, bidean zehar antzeko leloak idatzi zituzten.



Gazte Abertzaleak: 2007 Uztaila 21
Pasaiako Gazte Abertzaleak-ek, egun izango den TKE (Traineru Kluben Elkartea) Liga jardunaldia aprobetxatuz, “Ziaboga Ezkerrerantz!” kanpaina aurrera eraman du.

Pegatinak eta kartelak jartzeaz gainera bi pankarta jarri dituzte, portuko sarbidearen bi aldetan; bata, Santa Anako elizako behatokian eta, bestea, San Pedroko behatokian, itsasargira bidean.