'Prentsa Oharra' kategoriarentzako artxiboa
GA-ek elkarrizketaren ondorioko auziaren inguruan
argitaratua. Prentsa Oharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: epaiketa mediatiko, ezker abertzalea, Lehendakari, PSOEGazte Abertzaleak-ek, PSEko zenbait kide eta Ibarretxe Lehendakaria aulkian jarriko dituen auziaren erabilpen mediatiko eta partidista ez egiterako deia luzatzen du. Gazte erakundearentzat, auzia Espainian bizi den giro demokratikoaren eredua da, beraz inor ez litzateke harritu behar. Zentzu horretan, bereziki alderdikerietarako ez erabitzea eskatzen du, benetako arazoa sakona baita. Espainiako gizartearen zenbait sektoreetan arazoak hitzartuta […]
GA-ek bere alkartasuna erakuzten die asteburuko ETAren biktimei
argitaratua. Prentsa Oharra-n. 1 Iruzkina Etiketak: Alkartasuna, borroka armatua, ETA, HilketaGazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakutzi nahi die arrazoi gabeko asteburu honetan izan diren atentatu guztien kaltetuei. Zentzu horretan, bereziki hildako militarraren familia eta senideei besarkada bero eta zintzoa bidali nahi die. GAren ustetan, azken egun hauetan gertatutakoa ez du zentzurik eta gizarteak eskatzen duen normaltasun eskenatokitik aldentzen gaitu.
Berriro ere, Gazte Abertzaleak-ek ETAri borroko armatua ustearen […]
GA ilegalizazioen aurrean
argitaratua. Prentsa Oharra-n. 0 Iruzkinak Etiketak: abertzaleak, ezker abertzalea, Gazte, ilegalizazioa, izquierda abertzaleGazte Abertzaleak-ek uste du berriro ere espainiar estatuan botere banaketarik ez dagoela argi eta garbi ikus daitekeela PSOEren eskutik gertatzen ari diren azken ilegalizazio prozesuei ezker. Talde independentistarentzat, ez da ulergarria ikuspegi logiko batetik, orain dela gutxi arte PSOEek ilegalizazioetarako argudiorik ez izatea eta orain lehen mailako objetiboak izatea Batasunaren inguruko erakunde guztiak. Honek garbi […]
Gazte Abertzaleak-en ustetan, Euskal Autonimo Erkidegoko Parlamentuak proposatutako galdeketaren inguruan espainiako Auzitegi Konstituzionalak egindako debekua, espainiar justizia ustelduta eta beti txandako gobernuaren menpera dagoela argi eta garbi erakusten du. Gazte erakundearentzat, ez da ulergarria gizartearen iritzia jakitea eta lotura juridikorik ez duen lege bat atzera botatzea
Zentzu horretan, gazte independentistentzat, espainian eskubide kolektiboak zapalduak dira oraindik […]
Gazte Abertzaleak-ek betiko antzeslana bezala hartzen du Nafarroako Gobernu Foralaren Presidentea den Miguel Sanz, eta bere benetako alderdia den PPren arteko ustezko tirabira mediatikoak, PSOEren aurrekontuen negoziazioaren inguruan. Eraunde independentistarentzat, ez da UPNren autonomian sinesten duenik, eta horregatik behingoz nafar guztien aldeko politika egitera dei egiten die Sanz-en alderdiko gizon eta emakumeei.
GA-ek bere doluminak eman nahi dizkie Peio Irujoren lagun eta senideei. Eusko Alkartasunaren buru nabarmenetarikoa izan denaren lana eredu ona da datozen belaunaldientzat. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleen zuzendaritza nazionalak homenaldia eskaini nahi dio lerro hauetatik, Euskal Herriaren garapen nazionalerako esfortzu zintzoa egin duen gizon on honi.
GA-ek gaizki hartu du Jose Antonio Pastor-ek, Euskadido Alderdi Sozialistaren Idazkari Nagusiak, kontsultaren debekuaren aurrean Eusko Jaurlaritzak Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalaren aurrean elegitea bat jartzea “ergelkeri” bat bezala identifikatzea.
Erakunde independentistak gogorarazi nahi dio Pastorri, gobernuak defendatzen duena, gizartearen bermea duela eta beraz, era demokratikoan defendatzeko legitimazio osoa duela.
Pastorrek milaka pertsona iraintzen ditu bere esanekin eta […]
GA-ek martxan jarri du Facebook sare sozialerako taldea. Bertan, interneterako sortzen diren eduki guztiak bilduta izango dira eta erakundearen eguneroko jardueren informazioa jasoko da. Ez da afiliatua izan beharrik taldean sartzeko. Beraz, gure erakundearen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, sartu talde honetan.
Hau da helbidea: GA Facebook.
Gazte Abertzaleak-ek, bere babesa eman nahi die asteburu honetan ETAren ekintza indartsuen ondorio kaltetuak izan diren pertsona guztiei. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da berriro ere ETAri indarkeria ustearen eskaera egitea. Gaur egun, helburu politiko bat borroko armatuaren bitartez lortuko dela pentsatzea taxugabekeri galanta da. Horregatik, GA-ek ETAri irtenbideak eta normalizazio politikoa bilatzen dutenen aldera pasatzearen eskaera […]
Gazte Abertzaleak-ek astakeri eta bidegabekeri demokratikotzat hartzen du, ustezko sozialistaz osatutako gobernu batek, herri bati ahotsa ematea bilatzen duen lege baten aurkako ilegalitate errekurtsoa jartzea. Zentzu horretan, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ulertezinatzat eta EAEko autogobernuaren gaineko esku-sartze garbi bezala definitzen du Espainiar estatuko gobernuaren jarrera. Horrela gelditu ezin daitekeen deslegitimazio saiakera garbia.
Horregatik, GA-ek euskal instituzioei […]