Atala: Prentsa Oharra

Gazte Abertzaleakek gazteen emantzipazioa zailtzen duen Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza politika berria salatzen du

Gazte Abertzaleakek etxebizitza arloan atzo Eusko Jaurlaritzak onartutako aldaketak errefusatu ditu.Gazte erakunde independentistak Iñaki Arriolak zuzentzen duen etxebizitza sailak daraman politika erratua dagoela uste du, izan ere alokairuaren apustuaren kontrako bidean doa eta gazte emantzipazioa zailtzen du. Read more »

Gazte Abertzaleakek Patxi Lopezek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluari eginiko mehatxuak salatzen ditu.

Gazte Abertzaleakek EGK-k jasotako mehatxuak eta jazarpena zentsuratu ditu, eta PP eta PSEren gaztediek Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan ‘estatu kolpe bat’ eman nahi dutela ohartarazi du, erakunde horren kontrola lortzeko. Read more »

Gazte Abertzaleakek Patxi Lopezek ‘Egunkaria Auziaren’ aurrean mantetzen ari den isilaldia salatu du

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gogorki salatu du Patxi Lopezek ‘Egunkaria auzia’ren gainean mutu geratzea. Bestetik Gazte Abertzaleakek bere solidaritatea eta babesa adierazi die “bidegabeko” auzi honetako auzipetuei, eta bihar Bilbaon “Egunkaria libre!” lelopean egingo den manifestaldian izango dela adierazi du. Read more »

Gazte Abertzaleak-ek Aralar eta Rubalcabak bloke subiranistaren aurkako estrategia bera darabiltela uste du

Erakunde independentistak Patxi Zabaletaren hitzak dudatan jarri ditu, erakunde honen ustez Aralarrek Rubalcabak mugimendu subiranistaren aurkako estrategiaren gehiengoa konpartitzen baitu. Read more »

Gazte Abertzaleakek Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontuetan gaztediaren arloari emandako murrizketa sakona salatu du

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, irmoki salatu du Bizkaiko Foru Aldundiak gaztedi arloan aurrekontuetan egin duen murrizketa. Gaztediaren aldeko programek murrizketa sakona jasaten duten bitartean, saileko administrazioa mantentzeko gastuek igoera gogoangarri bat jasan dute. Read more »

Gazte Abertzaleakek Espainiar Konstituzioak Euskal gatazka politikoa betierekotzen duela adierazten du

Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak espainiar testu konstituzionala errefusatzen du eta Patxi Lopez “ezjakin” bat dela dio, atzo Espainiar Konstituzioaren ospakizunetan eginiko adierazpen “duingabeengatik”. Read more »

Gazte Abertzaleakek eta Alkartasuna Fundazioak II. jardunaldi subiranistak antolatzen dituzte asteburu honetan Bilbon

Bi erakundeek abenduaren 5 eta 6ean konferentzia subiranista bat ospatuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian eta bertan Europar Batasunaren barnean subiranotasunak dituen aukerak aztertuko dira. Jardunaldietan BNG, ERC edota Eskoziako SNP bezalako aldierdi politikoek parte hartuko dute. Read more »

Gazte Abertzaleakek Barakaldoko Makala Gaztetxearen utzaraztea gaitzesten du

Makala Gaztetxea

Gazte erakunde independentistak bere errefusapen osoa adierazi dio Barakaldoko Makala Gaztetxearen utzarazteari eta Barakaldoko Udala kritikatu du gazte lokal autogestionatu bat ixteagatik herriko gazteriari inongo alternatibarik eskaini gabe. Read more »

Gazte Abertzaleakek Bilbon jasotako azken eraso homofoboaren aurkako kontzentrazioan parte hartzen du

Gazte Abertzaleak gaur arratsaldeko 20:00tan Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean antolaturiko kontzentraziora bertaratuko da, aurreko astean Bilboko Alde Zaharrean jazotako eraso homofoboa gaitzesteko. Erakunde independentistak agintariei eskatu die homofobia erasotzaileen aurka astungarria izan dadila eta gizartean homofobiaren arazoari konponbideak sustraitik emateko neurriak hartu ditzala. Read more »

Gazte Abertzaleakek NNGG eta JSE- Egazek EGKren aurka egin dituzten deklarazioak errefusatzen ditu eta euskal gazteeen gutxiengoa ordezkatzen duten bi erakunde direla oroitarazi nahi die

Gazte Abertzaleakek PPk eta PSEk Euskal Autonomi Erkidegoan dituzten gaztediek argitara eman dituzten deklarazioen aurrean “ixilik ezin garela gelditu” esan du, Euskadiko Gazte Kontseiluak (EGK) atzoko atxiloketen ondorioz egindako deklarazioei buruz Nuevas Generaciones eta Juventudes Socialistas esan dituztenak erabat gaitzetsiz. Read more »

WordPress Themes