Gazteberri elektronikoa
Hurrengo egunetan martxan jarriko da Gazte Abertzaleaken Gazteberri elektronikoa. Bertan, erakundearen inguruko albisteak eta gizarte gaiak jorratuko dira. Gazteberria jasotzeko, eman izena helbide honetan: Gazteberria.
Hurrengo egunetan martxan jarriko da Gazte Abertzaleaken Gazteberri elektronikoa. Bertan, erakundearen inguruko albisteak eta gizarte gaiak jorratuko dira. Gazteberria jasotzeko, eman izena helbide honetan: Gazteberria.
Begibistan ez dauden, baina webgunea hobeto ibiltzeko lagunduko duten zenbait aldaketa egin ditugu webgunean.

Igande honetan, abenduak 2, urtemuga bat ospatu behar dugu. Blogak Zerotik ikastaroak urte bat bete du.
2006ko abenduan Galder Segurola-k, modu desinteresatuan, blogarien mundurako hastapenezko ikastaro bat egin zuen; Aberrigintzan Kultur Elkarteak, aldiz, ikastaroa eta web orrialdeen hosting-a subentzionatu zituen. Gerora, Galderrek, azalpenak bere blogean eskegi zituen. (Ikastaroa ikusteko sakatu hemen).
Web orrialde hau egiteko Blogak Zerotik “eskuliburua” erabili izan dugu, eta oso baliagarria suertatu zaigu, horregatik zoriondu nahi dugu ikastaroa. Bihotzez, MILA ESKER.
Bestalde, aipatu nahi dugu ikastaroa euskarara itzultzen ari garela eta laster euskarako bertsioaz baliatu ahalko zaretela zuen bloga egiteko. Gazte Abertzaleak-etik blog bat egitera animatzen zaituztegu –Softaware askean, noski–.
Ongi Etorriak! Ongi etorriak izan zaitezte guztiak Gazte Abertzaleak-en webgune berri honetara. Urteak badira Interneteko mundu hartan lehen pausuak eman genituela, eta orain, berriro ere, pausu handiago bat emanen dugu. Gure web orrialdea Web 2.0 sisteman egin berritu dugu.
Ikusten duzuen hau modu bolondresean lan egin dutenen ondorio da. Wordpress software askearekin eraikitako webgunea duzue eta hari esker bakarrik lortu dugu hau guztia. Gazte Abertzaleak softwarearen sozializazioaren aldeko agertu izan da beti, eta emandako pausu berri honekin epealdi berri bat hasten dugu sarean.
Euskarri berriak abantaila berriak ekarri dizkigu (eduki dibertsoak izateko aukera, etab.), eta horietaz baliatuko gara beste mota bateko politika egiteko.
Ongi etorri aro berri batera. Ongi etorri GAZTE ABERTZALEAK 2.0-ra
Halere, ez dugu gure webgune zahar maitea alde batera utzi nahi eta hemen atxikitzen dizkizuegu lehen zeukan itxurako bi argazki:
![]()
Eta zuek zer iritzi duzue, aldaketa gogoko? Zure iritzia behar dugu!