GAk 2004ko Acampada Joven parte hartzen du
GAeko delegazio batek parte hartu zuen joan den asteburuan JERCek, ERCeko Gazte erakundeak, antolatzen duen akanpadan. Milaka lagun elkartu ziren topaketa honetan, Catalunyaren askatasuna eta burujabetasuna aldarrikatzeko.
GAeko ordezkari batek estatu gabeko nazioei buruzko hitzaldi batean parte hartu zuen, Sinn Fein, Corçica Nazione eta BNGren gazte erakundeekin batera.
Era berean, Iñaki Sanchez, GAen nazioarteko harremanen idazkaria, ekitaldi nagusienan mintzatu zen, JERCen bozeramailea, Pere Aragones, eta Joan Puigcercos eta Carod Rovira ERCen agintariekin batera.
Gaia: Jardunaldiak
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


