GA-k bake eta normalizazio politikorako prozesuan parte hartzen duten eragile guztien aurkako astakeriak salatzen ditu

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere babesa adierazten die Lehendakariaren erakundeari, Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuari eta EAEko legebiltzarrari, Euskal Herriko hiru lurralderen ordezkaritza gorena eta zuzendaritza politikoa daukatenak, eta espainiar estatuko Botere Judizialaren sektore garrantzitsu bat bake eta normalizazio politikorako prozesuan parte hartzen duten eragile guztien aurka burutzen ari den gehiegikeri eta astakeriak salatzen ditu.

Gazte erakunde independentistak elkarrizketaren eta ideien kriminalizazioaren bidez espainiar estatuko botereetako batek, exekutiboaren eta legislatiboaren laguntzarekin, EAEko instituzio hauen kontra eta baita zenbait gazte eta erakunde politiko abertzaleen aurka burutzen ari den eraso sistematikoa gaitzezten du. Eraso hauek bere burua zuzenbidezko eta demokratikotzat jotzen duen estatu batetan onargaitzak dira, botereen arteko banaketaren printzipioa eta oinarrizko eskubide gisa errugabetasun presuntzioa dituen einean.

GA-k, euskal gazte askoren izenean, ekintza politikoaren judizializazioak suposatzen duen inboluzio demokratikoaren inguruan alarma guztiak pizten ditu eta espainiar estatuto hiru botereei, exekutiboa, legislatiboa eta judizialari alegia, Euskal Herrian bizi dugun une historikoak eskatzen duen mailan egotea eta Euskal Herriak hainbat alditan eskatu duen bake eta normalizazio poltikorako prozesua ez torpedeatzeko exijitzen die.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes