GAk Ibarretxeri exigitzen dio Euskal Herriko eskubide nazionalak defendatzera joan dadila Madrilera
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEAko gazte erakundeak uste du garrantsitsuena dela gataskaren konponbidea lortzea, eta ez konpentsazio ekonomikoak.
Gazte Abertzaleak-eko Nazio Batzordeak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, atzo Donostian bilduta, Ibarretxe lehendakariari espainar estatuko gobernuko presidentearekin egingo duen bilkuran eskatzen dio, bilera horretara joan dadila Euskal Herriko eskubide nazionalak aldarrikatzeko asmoz eta bereziki, autodeterminazio eskubidea.
Gazte Abertzaleaken ustez, espainako gobernu eta autonomi erkidegoaren arteko elkarrizketa positiboa da, beti ere elkarrizketa hori euskal gatazkaren konponbidean bideratuak badago. GAen aburuz, bisitaldi hau ezin du balio Ibarretxek Zapaterorekin negozia dadin kupoa edo transferentzia batzuk. Gataska ez da konpetentziala, estrukturala baizik eta horretarako konponbide demokratikoak behar dira, euskal herritarren erabakiaren errespetuan oinarrituak, inolako inposaketa gabe.
Sentzu horretan, erakundeko Idazkari Nagusiak, Andoni Iturzaetak adierazi du “ohituak gaude, EAJko ordezkariek, Ibarretxeren alderdia dena, negoziaketaz Madrilen: kupoa, konpetentziak……… baina beti ere oinarrizko arazoa ahaztuz. Momentu historiko batean gaude eta horregatik Ibarretxeri exigitzen diogu gobernuko planaren defentsa sutsua”.
Era batean, Iturzaetak gatazkaren inguruan dauden beste gaietaz aritu da eta hauek ere Ibarretxek mahai gainean jarri beharko ditu: “dispertsioa, gartzeletan dauden torturak edo alderdi politikoen legea hain zuzen, gai guzti hauek konpondu behar direla gatazka amaitu dadin”.
“Ezin ditugu ahaztu ere”, dio Iturzaetak, “gure herriko garaipenean eragiten dituzten beste asuntuak eta hauek ere Ibarretxek Zapaterori jakinarazi behar dizkio: hau dela eta Ibarretxeri eskatzen diogu Zapaterori exigitu behar dezaiola, Euskal Unibrtsitate legearen aurkako errekurtsoa edota PPk onarturiko lege atzerakoiak atzera bota ditzala”.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GAk Ibarretxeri exigitzen dio Euskal Herriko eskubide nazionalak defendatzera joan dadila Madrilera”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna