GAk Oihane Errazkinen heriotza salatzen du eta dispertsioaren amaiera exijitzen die Espaina eta Frantziako Gobernuei.
Gaur dispertsio politikak eragindako beste heriotz bat salatu behar dugu. Dudarik gabe, horren erantzule nagusia euskaldun askori inputatzen zaizkien delituei beste zigor gogor bat gehitzea izan da. Izan ere, haien senideek ere sufritu behar dute zigorra presoei bisitatzeko esfortzu handiak egin behar baitute.
Gaur Frantziako espetxe batetan gertatu da. Oihane Errazkin gaztea Paristik gertu dagoen espetxean hil da, baina dagoeneko asko dira espetxeetan edo errepideetan hil direnak hain gogorra den Espainiar espetxe legearen ondorioz.
Lege honen zentzugabekeria argi geratzen da: Trabak besterik ez ditu jartzen oinarritik zaila den presoen egoera gainditzeko, eta espetxe erakundeen funtsezko helburu nagusia, bergizarteratzearena, ez du betetzen.
Lege hau oinarrizko giza eskubideak zapaltzen ditu, presoen eta senideen egoera latza areagotu egiten du, eta jarrera onartezinak babesten ditu. Honekin batera, Gazte Abertzaleak-ek euskal presoen kolektiboak Euskal Herriko eszenario politikoan duen garrantzia kontutan hartuz, lege honen derogazioak Euskal Herriko gatazka politikoa gainditzeko aurrera pauso garrantzitsua suposatuko lukeela esaten du.
Honekin guztiarekin, GA-ek, espetxe politika gaietan, erakundeen arteko elkarlana eta, dispertsio legearen indargabetzearen alde egiteko, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiar Gobernuaren arteko konpromisoa ezinbestekoa deritzo. Zentzu honetan, gazte erakundearen esanetan, hurbiltzeratze politikak bultzatzea eta giza eskubideak errespetatuko dituen espetxeratze politiken sustaketa, Euskal Herriko gatazkaren konponketarako eman behar diren ezinbesteko pausuak dira.
Gaia: Giza eskubideak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


