Eusko Alkartasunaren gazte erakundearen ustez, proposamen horrek erakusten du batzuek inoiz ez dutela autobus bat hartu.

Gasteizko Gazte Abertzaleak, TUVISAren Administrazio Kontseiluak autobus txartelaren prezioa igotzeko, 0,65 eurotik 0,80 eurora, egin duen proposamena baztertzen du. GAren ustez proposamen hau guztiz desegokia da eta erakusten digu Udalak garraio publikoa lurperatu nahi duela.

GAren iritziz, proposamen hau herritarren beharren aurka doa, bereziki gazteon eta langileen kontra. PP saiatzen ari da hiri elitista bat sortzen eta hiri horren elementu garrantzitsuena autoa egiten, non lekua bada zentzurik ez duten proposamen batzuentzat, tranbiarekin gertatzen den bezala.

Era berean, Gazte Abertzaleak, Gau Txoriaren prezioa euro batetik, 1,5 eurora igotzeko asmoaren aurka agertzen da. Zentzu horretan, GAk uste du neurri horrek, gazteontzat erabilgarria eta beharrezkoa den zerbitzu batekin buka dezakeela.

Gazte Abertzaleak-en apustua oso argi da pertsonen mugikortasunari dagokionez: hiri erdia oinezkoentzat uztea , garraio publikoaren erabilera bultzatzea eta automobilaren erabileraren aurkako ekimenak martxan jartzea. GA-ren ustez hauek dira neurri egokiak, PP-k bultzatzen duen ereduaren aurrean.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Martin Aranburu

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gasteizko Gazte Abertzaleak autobus txartelaren prezioa igotzeko proposamena baztertzen du.”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna