Gasteizko GAk Alfonso Alonsoren jarrera salatu nahi du Gasteizko Plan estrategikoari dagokionez. Plan estrategikoak helburu bat dauka: herritaren bizitza baldintzak hobetzea. Baina helburu hau betetzea nahiko saila da hiriko sektore elitisten iritzia kontuan hartuz besterik ez. Horretaz gain, auzokideen erakundeak baztertu ditu.

Kontraesana hutsa da gastu soziala jaistea eta alde berean 45.000 euro gastatzea aurkezpenaren festa batean. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleaken ustez demokratiko eta garbiena izango litzateke festa pribatu batean galdu den dirua PPk Udalari ordaintea.

Prentsa ohar baten bidez, Gasteizko Gazte Abertzaleakek bere desadostasuna erakutsi nahi du PPren Gaztetxea botatzeko asmoaren aurrean. Izan ere, GAk uste du hau dela Udalaren lehen pausua auzokideen eta gizarte mugimendua lurperatzeko Gasteizen. Horrela, Alonsok Alde Zaharraren giroarekin bukatu nahi du eta benetazko arazoak ezkutatzen saiatzen ari da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gasteizko Gazte Abertzaleakek elitista, antisozial eta antidemokratikotzat hartzen du Gasteizko Plan estrategikoa”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna