Gay eta lesbianen eskubideen aldeko manifestaldiak
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak urtero bezala Gay eta Lesbianen eguna ospatzeko Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko kaleetara atera zen Bizigay eta homosexualen eskubideen alde lan egiten duten beste hainbat kolektiboekin batera. Festa giroaz mozorrotzen den errebindikazio egun honetan, oso presente izan genituen azken bolada honetan gertatutakoak eta nola ez, berdintasunaren aldeko deia inoiz baino ozenago entzun ahal izan zen Euskal Herriko hiri guztietan.
Orientazio sexualagatik diskriminatuko ez gaituen gizarte baten eraikuntzaren lanean gabiltzanoi kaleetan ikusitakoak arro sentitzera eramaten gaitu, argi eta garbi ikusi litekeelako pixkanaka gure aldarrikapenak gizarteratzen ari direla eta gero eta gehiago dela gurekin etortzen den jendea.
Aurten garrantzi berezia eman zioten manifestaldia antolatu zuten taldeek hezkuntzari. Aniztasunaren eta berdintasunaren bidean hezi behar ditugu geure gazteak, bidezkoago den gizartea eraiki dezagun guztiok batera.
Gazte Abertzaleak-en kideekin batera Unai Ziarreta, Eusko Alkartasuna-ko idazkari nagusia izan zen Bilbon.
Sexualitatearen ere hezkuntza da bidea. Educa libre!!!!
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gay eta lesbianen eskubideen aldeko manifestaldiak”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna