Gazte Abertzaleak Alkartasun Asteburua dela eta
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, hurrengo larunbat eta igandean ALKARTASUN ASTEBURUA 2005 ospatuko du Tafallan. Asteburuan zehar Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako militanteak bilduko dira bertan, Nafarroan euskarak bizi duen egoera kezkagarriari buruz eta ikastolen kontrako jazarpen politikoaren ondorioak aztertzeko. Bide batez, lurraldetasuna eta amejoramiento izenekoa bezalako gaiak aztertzeko parada izango dute. Asteburua EA-k eta GA-k antolatutako ekitaldi politikoarekin bukatuko da, Tafallako Miguel Indurain belodromoan ospatuko den bazkarian.
Gazte Abertzaleak-ek deialdia egin nahi die Euskal Herriko gazte guztiei, Miguel Sanz-ek zuzentzen duen UPN-ren gobernua Nafarroan egiten ari den euskareren eta abertzaletasunaren kontrako politikak salatu ditzaten, espainolismo ultra eskuindarrari aurre eginez. Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek salatu nahi du buruzagi espainolista hau arduratuago dagoela euskal sentimenduaren kontrako politikak sortzen, nafar guztien ahotsa izatean baino, soberan frogatua denean Nafarroa herri ezin anitzagoa dela.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


