Gazte Abertzaleak Arrasateko atentatuaren aurrean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespen sutsuena erakusten du Arrasaten Isaias Carrasco-ren hilketaren aurrean. Modu berean, GAk, alkartasun eta doluminik bizienak eskaini nahi dizkio Isias Carraskoren familiari.
Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Horregatik, elkartea konfliktoa gainditzeko dialogo eta elkar-akordioen alde agertzen da. GAk pentsatzen du, ETAk bere sistemarekin jarraitzen badu, gizarte guztia kaltetuta egongo da. Gizarteak badaki hau, eta EAko gazteriak eskatzen dio ETAri, benetan Herriaren aukera errespetatu nahi badute, gizartearen eskakizuna bete dezala.
9 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



Josu, 2008 Martxoa 7 @ 5:22 pm
Herriaren ahotsa entzun ahal izateko, ez dezatela tiroek ahotsaren indarra estali. ETA kapora!
aski da!!, 2008 Martxoa 7 @ 5:44 pm
Nahiko degu. ez da nahikoa, jada, gaitzespen sutsuena erakustea. Ez eta, ETAri eskaririk egitea ere. Hitzetatik ekintzetara pasa beharko genuke. Aurreko auteskundeetan herri gustia kalera atera ginen PPren egotza guztietara… Horaingo honetan, alegian, Herriko taberna guztietan bildu eta zarata berbera egin beharko genuke. Herriaren EZEZKOA beren muturretan ikus dezatela.
ABSTEZIO BATERIK EZ EUSKAL HERRIN!!!
IƱaki, 2008 Martxoa 7 @ 6:21 pm
Argi eta garbi utzi behar diegu hiltzailei ez dutela Euskal Herria ordezkatzen! Independentzia lortzeko dugun oztoporik nagusiena beraiek direla!
Nahikoa da! Independentzia nahi degu! Baina bideak ez dute INOIZ helburuak justifikatzen!
Ausartak izan behar gara eta igandean ETAri ezezko borobila eman behar diogu!
ABSTENTZIO BAT BERA ERE EZ!
ETA KK, 2008 Martxoa 7 @ 6:44 pm
ETA=KK
Kagaus asesinos de mierda. Segi hola, galdu arte
Zazpi, 2008 Martxoa 7 @ 6:46 pm
ETAk Euskal Herriko beste seme bat erahil du. Doala Eta kanpora, EUSKAL HERRIA ASKA DEZAGUN ETAREN MAFIARENGANDIK. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!
ashet, 2008 Martxoa 8 @ 12:29 am
Gero ezkerrekoak direla, ezkerrekoak eta abertzaleak.
LANGILE BAT HIL DUTE!
Miren, 2008 Martxoa 8 @ 10:36 am
Euskal Herritarrok ez dugu ETAren terrorismorik nahi.
Euskal Herriaren autodeterminaziorako oztoporik nagusiena ETA da. Beraz, ez dezatela esan Euskal Herriaren izenean ari direnik.
NIRE IZENEAN EZ !
brj, 2008 Martxoa 9 @ 12:44 pm
ez dago eskubiderik!
Gora Euskal Herri Askatuta
bozka dezagun denak batera!
ETAk PSOEri kanpaina egin dio…berriro ere.
animo asko guztiontzat eta eutsi goiari
INDEPENDENTZIA!
Hidalgo, 2008 Martxoa 9 @ 7:08 pm
ASKI DA!!!
ETA EZ!!!
http://www.hidalgopolitologo.blogspot.com parte hartu