Gazte Abertzaleak azken asteko atxilotuen egoera salatzen du
Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere ardura eta ezinegona erakusten du azken astean atxilotuta eta inkomunikatuak izan diren gazteen egoeraren
inguruan eta honen salaketa egin nahi du. Gazte erakundearen ustetan, gaur egun oraindik ez dira torturarekin bukatzeko eta honen kasuak zigortzeko garantiak ematen. Hortaz, atxilotuen egoera kezkagarritzat hartzen du, PSOEri behingoz espainiar estatuko kartzela eta komisaldegietan giza-eskubideen urraketak emango ez direnaren bermeak jartzeko eskaria egiten duen bitartean. GAk gogoratu nahi du, aste honetan bertan Guardia Zibilak egindako tortura itzelak salatuak izan direla eta hauek errepikatzeko arriskuaren beldur agertzen da.
Gazte Abertzaleak-entzat, torturak errealitate bat dira eta espainiar gobernutik igaro diren alderdi politiko desberdinak egoera honi irtenbidea emateko interesa erakutsi ez dutela salatzen du. Horregatik salaketak borondatez ikertuak izan daitezela eskatzen du, behingoz torturarekin bukatzeko mekanismoak martxan jartzearekin batera.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


