Gazte Abertzaleak bazterketarik gabeko alderdi politikoen mahaiaren alde agertzen da
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du alderdi politikoen mahaia benetako baketze prozesuaren bidean eman daitekeen urratsik sendo eta zuzenena dela. Gazte erakundearentzat, beharrezkoa da mahai hau Euskal Herriko sentsibilitate guztien ordezkariz osatzea eta zentzu horretan mahaiaren osaketaren kontrakoak diren alderdi politikoei momentuaren irakurketa bakezalea egin dezatela eskatzen die. Hortaz, Gazte Abertzaleak-ek PP eta PSEri politika estatalista alde batera utz dezatela eskatzen die eta euskal gizarteak benetan arduratzen duen eta hurrengo bi urteotan dugun erronka politikoaren bideratzean lan egiten has daitezela eskatzen die, normalizazioa eta bakegintza. Horregatik, gatazkaren ikuspegi desberdinen topagunea izan behar duen mahai honetan bere presentzia eskatzen du.
Hala ere, Gazte Abertzaleak-ek azpimarratzen du Batasuna bera dela, mahaiaren emaitzak behin betikoak izateko indarkeria erabat desagertu behar denaz ohartu behar dena. Zentzu horretan gazte erakundeak errespontsabilitate nazionalera eta bere adierazpen eta proposamenekin koherentzia izaterako deia egiten dio Batasunari, gatazka benetan kaleetatik mahaira eramateko.
Azken batean, Gazte Abertzaleak-ek bere apustua egin du elkarrizketa multipartitoaren, bazterketarik gabekoa eta errespetuan oinarritutakoaren alde gatazka konpontzeko bide bakar bezala.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


