Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespen sutsuena erakusten du Capbreton-en gertatutako guardia zibilen aurkako erasoaren aurrean.

Gazte Abertzaleak ETAri behingoz indarkeria alde batera utz dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Elkarteak gogoratu nahi du giza eskubideen urratzeak ez direla inoiz herri baten askatasuna lortzeko baliagarriak.

Gazte Abertzaleak bere alkartasun eta doluminik bizientak eskaini nahi dizkio hildakoaren familiari eta baita zauritutakoaren familiari ere.


3 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Capbreton-eko atentatuaren aurrean”

  1. 1 Irati

    Indarkeria helburuak lortzeko bitarteko gisa erabiltzen dutenen aurrean, tolerantzia zero.

  2. 2 Alex

    Penagarria da. Atzo jakin izan genuen 18/98ko astakeria, gaur hilketen erokeria… honek berean jarraituko ote du nekearen nekez, minaren minez ahitu arte?

  3. 3 gorri

    Penagarria, benetan… onartezina…

Utzi erantzuna