Gazte Abertzaleak, EAEko gobernu ordezkaritzak presoen senideei emandako laguntzengatik jarri nahi duen helegitea salatzen du

Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, zentzugabekeritzat hartzen du Espainiar gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkaritzak, Eusko Jaurlaritzari jarri nahi dion helegitea, presoen senideei emandako diru laguntzengatik. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak dispertsioa presoen senideei gehitutako zigor bat bezala hartzen du eta gobernu espainolaren erantzukizuna dela harekin lehenbilehen bukatzea dio, ez baita bakarrik presoen gaineko zigorra, familia eta lagunen gainekoa bada ere.

Gazte erakundearen ustetan, honek garrantzi berezia hartzen du momentu honetan, Otano auzia bukatutzat eman delako eta Galindo eta Roldán kartzelatik atera berri direlako. Gertakari hauek , justizia egiteko orduan neurtzeko bi modu daudela argi usten dute, batzuei erraztasun batzuk ematen zaizkien bitartean besteei bere bizilekutik urruntzen zaielako. Ildo honetan, GAren ustez, diruaren xedea zein den ez jakitea argumentu bezala erabiltzea erabat demagogikoa da, PSOEk oraindik ez baitu eskatu Otano auzian eta Roldan-en garaian desagertutako dirua non dagoen argitzea.

Beraz, Gazte Abertzaleak presoen senideei emandako diru laguntzak neurri positibotzat hartzen ditu, estatu espainol eta frantsesak dispertsioarekin bukatzen ez duten bitartean, gaur egun senideak baitira politika penitentziario honen biktimak.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes