Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, egonkortasunaren egoera galdu duten irakasleen arazoaren aurrean hurrengo hau jakitera eman nahi du:

• Ukatzen dugu gatazka honen aurrean bildu diren interes guztiak eta bakarrak lan arlokoak direnik. Ia hauteskunde aurrean protesta hauek guztiak plazaratzeak, alderdi konstituzionalisten soilik laguntza bilatzeak eta Hezkuntzako sailburua zein gure alderdiaren kontra jotzeak esandakoa frogatzen duela uste dugu.
• Hezkuntza sistematik kanpo geratu direla erakutsi nahi izan dute, hau, inondik inora egia ez denean. Irakasle hauek zeukaten egonkortasuna galdu arren, Hezkuntzaren barruan, egonkortasun gabeko interinoen lan poltsan, hain zuzen, jarraitzen dute.
• Hezkuntza Sailak, ezarrita dagoen legalitatearekin bat egin du, gehiengo sindikalarekin akordioak sinatuz eta malgutasun handiz kokatuz. Malgutasun handiz esaten dugu, izan ere Hezkuntza Sailak egoera hau berbera 1998an zein 2002an planteatu izan litekeen arren, 2005 arte luzatzea erabaki baitzuen.
• Hau gutxi balitz, irakasle hauek jakin badakite dagokien HE lortuz gero, berriro egonkortasuna errekuperatuko luketela eta indar handiz planteatuko arazoari erraz konpon lezakete.
• Beste alde batetik, gure harridura erakutsi nahi dugu behin eta berriro esaten digutenean irakasle horietatik askoren zerbitzua 20 urtekoa baino luzeago dela. Akaso, horrekin frogatu nahi digute denbora eskasa izan dutela euren buruak euskalduntzeko eta erkidego honetako bi hizkuntzetan zerbitzatu ahal izateko? Euren kabuz ez bada izan, administrazioak jarritako programei, gehienak 4 urte baino gehiago egonda, lanetik liberatuta eta soldata osoa mantenduz, interesa jarriz gero, gaur egungo egoera beste bat izango litzateke eta haiek bakarrik sortutako arazoa konponduta legoke. Hala ere, ez daukagu bat ere argi euren helburua bene-benetan euskalduntzea izan den ala, berriz, euren egonkortasun egoeraz baliatuz, “denbora pasa” egitearena izan den. Nola da posible, bestela, 40 urteko irakasle askok Karrantzan bizi arren, familia osoari arreta jarrita, egunero Bilboraino joan etorria egin behar izatea eta eskatutako EH lortu izana? Ikusita itxialdian dauden irakasle batzuk karrera bat baino gehiago egin dutela, goian luzatutako harridura oraindik handiago egiten zaigu.

Bukatzeko, berriro ere, Hezkuntza Sailari pairatzen ari den arazo hauen aurrean gure elkartasun handiena erakutsi nahi diogu jakin badakigulako bere helbururik nagusiena gizarte hau hobetzea dela kalitatezko zerbitzuak eskainiz, guztiontzat oportunitateak bermatuz eta gure kultura eta gure hizkuntza inongo konplexurik gabe zabalduz. Era berean, euskal gizarteari mezu argia luzatu nahi diogu, ez dezala pentsa irakasle guztiak hauek bezalakoak direnik; 20.000 pertsonentzako lantalde bat 157 pertsonek ezin dute eta ez dute ordezkatzen. Euskal gizarteak jakin behar du besteak beste irakaskuntzako profesionalei esker gure irakaskuntzako sistema Estatuko onena eta Europako onenetariko bat dela. Profesional hauei guztiei gure errekonozimendu oso-osoa

Gaia: Hezkuntza

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak egonkortasunaren egoera galdu duten irakasleen gaiaren aurrean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna