Gazte Abertzaleak-ek adierazten du Europako Gizarte Foroa arrakasta bat izan zela
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: GlobalizazioaWeb honen bidez azaldu dugunez, Gazte Abertzaleak-eko delegazio batek parte hartu zuen Europako Gizarte Foroan, Azaroaren 12tik 15ra Parisen ospatu zena. Bertan, GA-ko kideek komprobatu zuten Europaren Konstituzioa eta Gerraren aurkako ekintzak nagusitu zutela foroan. Bai Mintegi, bai plenarioetan beste Europa bat eraikitzea posible dela aspimarrautu zen. Zentzu horretan, Gizarte Mugimenduaren Asanbladak mobilizatzeko deialdi bat egin zuen Maiatazaren 9an herritaren eskubideen defentsan.
Alde berean, gerarren aurkako jarrera argi geratu zen foroan, eta horregatik Gizarte Mugimenduaren Asanbladak deialdi bat egin zuen Martxoaren 20an gerraren aurka manifestatzeko.
GA-ko Idazkari Nagusia Andoni Iturtzaeta-k dioenez, Paris-en argi geratu zen Europa beste era batean eraiki dezakegula. Horregatik, GA-k bere atxikimendua emango die han konbokatu ziren deialdiei. Mobilizazioak garrantsitsuak dira justizian, berdintasunean eta alkartasunean oinarritutako Europa aske bat lortzeko.
Iturtzaetaren ustez, gaur egungo Europan inoiz baino lehen Euskal Herria estatu bat izatea garrantsitsua da. Izan ere, Europako Konstituzioak ez du aipatzen, Jose Maria Aznar Presidenteari esker, Europa herrien osatuta dagoela. Gainera, globalizazio neoliberalari aurre egiteko, estatu propio behar dugu gizarte ezberdina eraikitzeko.
Foroa Manifestaldi izugarri batekin amaitu zen. 100.000 lagun zeharkatu ziren Paris-eko kaleak beste Europa eta beste globalizazio bat aldarrikatzeko. Eta berriro beste Mundu bat, beste Europa bat eta beste Euskal Herri bat posibleak direla demostratu genuen.
Gaia: Globalizazioa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek adierazten du Europako Gizarte Foroa arrakasta bat izan zela”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna