Gazte Abertzaleak-ek akordioaren bilaketarako boluntatea eskatzen du oraingoa kontsultaren legealdia izan dadin
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du aurreko legealdian euskal gobernuaren proposamenera aprobatutako Euskadiren eta espainiar estatuaren arteko harremanak arautzeko proposamenak zituen oinarriak oraindik ere baliagarriak direla Euskal Herrian akordio politikora heltzeko. Gazte erakundeearentzat oraingoa euskal gizarteari zuzenean geldetu beharreko legealdia da eta zentzu horretan, akordioa beharrezkotzat hartzen du gizarteak bere geroa askatasun osoz erabaki dezan. GA-ek ez du ulertzen beraz PP eta PSEk mantentzen duten jarrera inmobilista eta atzerakoia, hitza gatazkaren gaindiketarako baliabide bakarra dela aitortzen ez baitute. Legealdi honek, dudarik gabe, euskal aktore politikoek normalizaziorako duten grina azaleratuko du eta horregatik erakunde independentistak distentzio politikora deitzen ditu jarrera inmobilistetan diharduten alderdi politikoak.
Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek deia egin nahi du hastear dagoen prozesu berri honetan baldintza onak eman daitezen, egun oraindik ere sufritu behar dugun indarkeria desagertu dadin.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek akordioaren bilaketarako boluntatea eskatzen du oraingoa kontsultaren legealdia izan dadin”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna