Gazte Abertzaleak-ek Aralar eta Rubalcabak bloke subiranistaren aurkako estrategia bera darabiltela uste du
Erakunde independentistak Patxi Zabaletaren hitzak dudatan jarri ditu, erakunde honen ustez Aralarrek Rubalcabak mugimendu subiranistaren aurkako estrategiaren gehiengoa konpartitzen baitu.
Gazte Abertzaleak-ek bere arridura adierazi du gaur, Patxi Zabaletak Rubalcabarekin izan duen affeair-a lasaitasun osoz konfirmatu duelako. Erakunde independentistatik dudatan jarri dira Zabaletak eman dituen “aitzakiak” Gazte Abertzaleaken ustez ezin daitekeelako ez uler, ez onar, erakunde independentista batek Barne ministroaren hitzetik ezin baititzake entzun zeintzu izango diren ministerio horren estrategiak. Gazte Abertzaleaken aburuz, hauek argi daukate zein den Estatu espainiarrak Euskal Herriaren aurka daramaten estrategia.
Gazte Abertzaleak-etik adierazi dute, “argi dutela zein den estatuak Euskal Herriko interés nazionalen aurka daraman estrategia, eta hau independentistatzat duen edonork badakiela, beraz Zabaleta eta besteek zeozer ikuztatzen dute, edota ezjakintasun handia dute. Baina zoritxarrez ekintzek Aralar Rubalcabaren estrategiaren beharrezko oinarri bihurtu dela adirezten dute.”
Bloke subiranistaren aurka Aralarrek eginiko baztertze publiko eta iraunkorrak, Rubalcabak zuzentzen duen ministerioaren eta Patxi Zabaletaren alderdiaren interesak elkarrekin doazenaren errefusa ezin daitekeen froga bat dira Gazte Abertzaleak-entzat.
Gazte Abertzaleak-ek Zabaleta eta Rubalcabaren artean izandako “lakrikunkeriak” “irrespontsablilitate handitzat” jo ditu. Eusko Alkartasunaren gazte erakundearentzat, “izugarrizko irrespontsabilitate bat da, batzuek guztia jokatzen ari garenean Eukal herrian atzera ezina izango den mugimendu subiranista bat antolatzeko, Aralarrek Espainiako Barne ministroari agur eta ohore egiten dio eta berarekin tea hartzera geratzen da.”
Amaitzeko, Gazte Abertzaleak-ek Aralarri eskatu dio, “behingoz utz dezala Euskal Herrian subiranotasunaren alde ematen ari diren mugimenduak zapuztu eta blokeatze nahi hori”
4 iruzkin
Post honetarako beste estekak
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



askazale, 2009 Abendua 17 @ 12:51 am
aintzane ezenarrok ezeztatu zuena patxi zabaletak onartu du aste batzuk beranduago
http://askatu.org/berria.php?id_edukia=3979&lang=eu
Miren, 2009 Abendua 17 @ 3:45 pm
Gazteek , nafartar askok pentsatzen duguna esateko potroak eduki dituzue. Oso ondo!
Iruñerria, 2009 Abendua 18 @ 3:55 pm
Gora Bloke Subiranista! Popatik eman diezue gogor aralarreko putre hoie
Earra Arrakalea, 2009 Abendua 21 @ 5:10 pm
Bai gero, earki ari zeate, ikeagarri!
Hamaika ikusteko jaio gintuan da…