Gazte Abertzaleak-ek ausardia eredugarritzat hartzen du IRAk emandako urratsa
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du IRAk egindako armen usteak eredu ona suposatzen duela Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren irteera bilatzeko bidean. Gazte erakundearentzat, borondate politikoa da gaur egun beste eskenatoki politiko batetik aldentzen gaituen oztopoa, Irlandan orain berri pasa duten oztopoa. Zentzu horretan, GAk ausardia eskatzen die bai ETAri eta espainiar gobernuari behingoz indarkeriarik gabe herriak hain gogotsu bilatzen duen bakearen bidean lanean jar daitezela.
Gazte Abertzaleak uste du Gerry Adams-ek emandako urratsa, IRAri armak ustea eskatuz eta gero hauek hartutako jarrera, gaur egungo gizarteetan hitza helburu politikoak lortzeko arma bakarra dela argi utzi dute. Horregatik, GAk ETAri armak isiltzeko borondate berdina erakutsi dezala eskatzen dio. Hala ere, espainiar gobernuak ezin ditu bere erantzukizunak alde abtera utzi, hala nola, dispertsioa, torturak eta alderdi politikoen ilegalizazioa. Bada beraz, apustu ausartak egiteko denbora, bakearen aldeko apustu sendoak.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





