Gazte Abertzaleak-ek ausardia politikoa eskatzen dio PSOE-ri
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du Euskal Herrian bakea lortzeko zabaldu diren itxaropenak ezin direla beste askotan bezala ezer ezean gelditu eta zentzu horretan, José Luis RodrÃguez Zapatero-ri, PSOE-ren burua den aldetik, elkar ulertze eta normalizazioaren ateak zabalduko dituen jarrera hartzea eskatzen dio. Gazte erakundearentzat, espainiar estatuko presidenteak, gaur aukera paregabea dauka Euskal Herriaren bakegintzarako eta normalizaziorako bere jarrera zein izango den argitara emateko. Horregatik, Gazte Abertzaleak-en ustez, nazioaren egoeraren inguruko debatea inflexio puntu bat izan behar da, non alderdi sozialista eskuin espainolaren jarraipen politikoa egiteari utzi behar dion eta jarrera demokratikoagoa hartu behar duen.
Beraz, bada gaurkoa gure herriaren gerorako jauzi kualitatibo bat izan daitekeen data. Beti ere, PSOE Alderdi Popularrarekin paktu antiterrorista bezalako itunak bukatutzat ematen baditu. Izan ere, itun honen idatzian argi eta garbi gelditzen zen Eusko Alkartasuna, ETA bera baino arduratuagoa zituela. Horregatik, GA-k ausardia politikoa eskatzen dio PSOEri, herriak eskatzen duen elkarrizketa bidezko irteera aurrera eraman ahal izateko.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





